Sabin Bikandi Belandia

Sabin
Bikandi
Belandia

Filosofian doktorea Londresko Unibertsitatean (PhD) eta Etnomusikologian Masterra Goldsmith Collegen. Musikako goi-mailako irakaslea, Donostiako Kontserbatorioko Ohorezko Saria eta Bilboko Kontserbatorioko Ganbera Musikako Ohorezko Aipamena jasota. 1980tik hainbat talde eta erakundetan lan egin du irakasle eta/edo exekutatzaile gisa, tartean Musikeneko dantza tradizionaleko irakasle gisa. Txistulari aldizkariaren zuzendaria izan zen (1992-1995). Konpositore gisa, txistuaren eta musika tradizionalaren inguruko hainbat obra musikal idatzi eta egokitu ditu. 2015ean, ikuskizun baterako konposizio musikal onenaren Max saria irabazi zuen. Gaur egun, Bilboko Udaleko danbolinteroa eta Aiko taldeko kidea da.

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus