Dantza jauziak, Muxikoak, Sauts, Saltos... izen ezberdinekin ezagutzen ditugu borobilean, korroan elkarturik egiten diren aspaldiko dantza hauek, eta Danspirenaika aukera ederra iruditu zaigu Izabarrekin batera Lapurrutx dantza jauzia aurkezteko. Dantza jauziak eta antzeko dantzak Pirinio guztian ezagutzen ditugu. Duela gutxi jakin dugu Echo aranekoa artzaien artean ere ezagutu zirela dantzok, eta beste tankera batekin ere, Catalunyararte dantzan egiten da korroan eta urrats egitura ezberdinekin.
Lapurrutx, Zazpi jauzi eta beste hainbatetan argetzen den "erdizka lauetan + zote + erdizka + dobla + erdizka" segidarekin hasten da. Ondoren Lapurtar motxak horretako lehen segidak ditugu, jarraian gutxitan erabiltzen dugun "lau urrats" ere agertzen da, eta azkeneko apaldian konbinazio interesgarria bat: kontrapasak + zote. Eta guztia errepikatu ondoren, aintzina egiten zenez, inguruko doinu ezagun bat hartu (Txuntxun la Juana, Txuntxun la Inés...) eta horrekin akaberako segida agertzen zaigu.
Gakoa! Elkartzeko eta elkarrekin dantzan gozatzeko aitzakia!!
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus