Dantza jauziak taldean dantzatzen dira, elkarrekin, eta elkarrekin partekatzen dugu musika eta mugimendua, eta dantzan elkarrekin ikasteak eta elkarrekin egiteak elkartu egiten gaitu, eta horrela, modu anitzetan indartu egiten da gure taldea, lagun taldea, kuadrilla, elkartea, auzoa, herria, Euskal Herria... Dantzan elkarrekin egitea erronka bat ere bada eta horrek gure taldea indartu egiten du. Mutildantzak bezala... eta guk hori maite dugu, inportantea da biziki, horretan sinisten dugu... Gaur egungo gizarte hontan, arin bizi den, eta arinkeriz bizi den gizartean, sosieguz dantzan elkarrekin ikasteko tarte bat hartzea inportantea da guretzat.
AIKO Taldean, beti saiatu gara dantzan zure bidaide izaten, eta horrela da dantza jauzi, mutxiko edo saltuen kasuan ere. Aspaldi, On Migel Sagasetak jasotako tradiziozko dantza jauziak grabatu genituen URRASKA izeneko lanean. Eta dantza jauziak barnerateko, gure web orrialdean badituzu lagungarri diren bitarteko batzuk:
*Dantza jauzi guztien (Sagasetak bildutakoak bederen) grabaketa patxadaz dantzatzeko abiadura egokian, esekidura, suspensioa, swing edo muellea ondo markatzeko moduan (Galtxetaburu maixuaren Azkaindarrak eredutzat harturik). Muxikoak adibidez:
*Dantza guztien bertsio bat urratsen izenak markaturik.
*Beste bertsio bat urratsak markaturik eta abiadura motelagoan hasieran lagungarri izan daitekelakoan.
*Urrastegia, urratsen segidak liburuxka batean eta sarean PDF formatuan.
https://www.aikotaldea.eus/pdf/urrastegia.pdf
*Guzti honen partiturak.
https://www.aikotaldea.eus/upload/diskografia/partituras/20muxikoak.pdf
Horrela ba, animatu dantza jauziak barneratzen, ikasten eta "txuletarik gabe" dantzatzen.
Gure web orrialdean duzu behar duzuna laguntzeko:
https://www.aikotaldea.eus/diskografia-disko.php?idioma=eu&id_disko=5
Erronkak beti merezi du!
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus