Apirilaren 1ean, larunbatez, 18:00tan, Adunako herriko frontoiak (aterpean) Aiko taldeak bere udaberriko lehen erromeria eskeiniko du.
Apirilaren 1ean, 140 lagunetik gora bilduko gara Aburuza sagardotegian Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorriak elkarrekin jan, edan, kantatu eta dantzatuz ondo pasatzeko. Lagun kopurua ikusirik, eta Adunako alkatea den Josu Amilibia jaunarekin hitzegin ondoren, bazkalondoko dantzaldi-parranda herriko plazan dagoen frontoira ateratzea erabaki da erromeri herrikoi zabal bat antolatuz, aikozale eta Adunako herritar orok parte hartu dezan. Horrela lasaiago eta toki gehiagorekin ekingo diogu dantzari nahiz eta euria egin, frontoia babestutua, aterpean dago eta.
PARKATU, BAINA, BAZKALTZEKO TOKIRIK EZ DAGO, BERAZ EZ SAIATU IZENA EMATEN. ESKERRIKASKO!!
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus