Gurea ote? Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin. UPV/EHU udako ikastaroak 2017
Dantza asteburua. Ekainak 30 Uztailak 1-2 AREATZA
Dantzari, dantza maisu, dantzazale, musikari, ikertzaile eta dantzan interesa duen orori zuzendua.
IKASTAROAN IZENA EMATEKO
https://www.uik.eus/eu/tradegin-2017-tradiziozko-dantza-garaikidea-egin-gurea-ote
Matrikula 40€.
Bi aukera hauek dituzu matrikula egiteko
ON LINE MATRIKULA
https://admin.uik.eus/matriculation/eu?_ga=1.60427437.1869451065.1460378446&codigo=K3-17
MATRIKULA IMPRIMAKIA PDF-A BETE ETA BIDALI
https://www.uik.eus/sites/default/files/matricula-2017.pdf
Gure inguruan, Euskal Herrian, dantza bertokotasunaren eta lurraldetasunaren ikur indartsuenetarikoa dela esan daiteke hizkuntzarekin batera. Zerbaiti euskal itxura edo kutsua eman nahi diogunean musika eta dantza erabili ohi ditugu; adibidez, ekitaldi ofizialetan txistu-danbolinaren musikarekin aurreskua dantzatzen denean edo film batean txalaparta doinua erabiltzen denean. Eta harago joanda, euskal diasporaren kasuan, sarritan, dantza hizkuntza baino inportanteagoa da euskal nortasuna adieraztekoan; euskalduntasuna osotasunean bizitzeko, dantzan egitea ia ezin bestekoa da. Testuinguru honetan, "euskal" dantzetaz hitzegiten da sarritan, "gure" dantzetaz, eta egia esan zeintzuk diren "gure" "euskal" dantzak finkatzea ez da edonolako betebeharra. Jotamentala filman Cesc Gelabert maisuak dionez "edozein dantza sasipekoa da", hau da, ez dago esaterik jatorriz eta bete betean dantza hau hemengoa dela edo hangoa. Dantza eta kultura oroar permeableak direla ematen du. Gure zilborrari begira egotetik inguruan zer dagoen ikertzen hasten garenean berehala ohartzen gara inguruetan antzeko musika tresna, musika eta dantzak erabiltzen direla. Eta bestalde, esan daiteke ere, "gurea" dela "gureganatzen" duguna.
Ekaineko azken asteburuan (Ekainak 30 eta Uztailak 1-2) Areatzan elkartzeko asmoa dugu dantza maisu ezberdinekin beraiena ikasteko eta horrela gureaz ikasteko, dantzatzeko, dantzan eta dantzaz gozatzeko, eta ekinez ikasteko. Ikastaroa irekita dago dantzan egin nahi duen edonorentzat.
Eta bertoko giroa bete betean barneratzeko Hotel Balneario Areatzan eskeintza berezi bat egiten digute: ostiraletik igandera jatorduak eta loa, gela bikoitzetan, 96 euroren truke. Hoteleko izen ematea hotelean bertan bakoitzak kudeatu beharko du, ekainaren 30etik uztailaren 2ra UPV/EHUko uda ikastaroetako eskeintza berezia eskatuz.
Hotel Balneario Areatza, tel. 946 572 705
TRADEGIN 2017 – EGITARAUA
Tradiziozko dantza garaikidea egin
Gurea ote?
UPV/EHU udako ikastaroak 2017
EKAINAK 30, ostirala
17:00 - 18:30
Cataluña - El ritmo de la jota mediterránea
Companya de dansa 'Factoria Mascaró' (Terrassa)- Fundador y bailarín
19:00 - 20:30
Erromeria 'Arratia I' – AIKO Taldea eta Bizkaiko Gaiteroak
UZTAILAK 1, larunbata
10:00 - 11:30
Asturias - La jota de la tradición asturiana
12:00 - 13:30
Andalucía - Las raíces del flamenco
Directora Escuela de Danza “La Castañuela” (Sevilla) – Bailarina y maestra de danza
16:30 - 18:00
Murcia - La escuela bolera de Fuente Álamo
Asociación Escuela Bolera y Cuadrilla de Fuente Álamo – Presidente. Maestro bolero
19:00 - 20:30
Erromeria 'Arratia II' – AIKO Taldea
UZTAILAK 2, igandea
10:00 - 11:30
Gure jota
Sabin Bikandi Belandia Aiko Taldea - Fundatzailea - Musikaria eta dantza maisua
12:00 - 13:30
Gure porrue
Patxi Laborda Larrea Aiko Taldea - Fundatzailea - Dantza maisua eta txuntxuneroa
HOTELEAN JAN ETA LO EGITEKO BERTORA DEITU ETA ERRESERBA EGIN. ESKEINTZA BEREZIA 96€. HOTEL AREATZA 946 572 705
IZENA EMATEKO SAKATU HEMEN EDO "IKUSI PDF" JARTZEN DUEN TOKIAN, INPRIMAKIA BETE ETA BERTON JARTZEN DUEN HELBIDERA AGINDU.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus