15-09-2018
Aiko news: Euskal Museoa dantza tradizional ate ireki jardunaldia jasoko du igandean

Bilboko Unamuno plazako Euskal Museoak ateak irekiko ditu igandean, dantza tradizionala ikasteko eta ezagutzeko eta AIKO Taldearen, dantza egiteko estilo tradizionala sustatzen eta balioan jartzen duen musikariz eta dantza maisuz osatutako kolektiboaren, eskutik erromeriaz gozatzeko interesa duten pertsona guztientzat. Igande honetako, irailaren 23ko, 10:00etatik 14:00etara, Museoaren klaustroak dantza tradizionalera hurbiltzeko beste aukera bat jasoko du, ikasketaren oinarri gisa erraztasuna eta naturaltasuna azpimarratzen dituen metodoaren bitartez.

 

Ate irekiko jardunaldia duela denbora gutxi inauguratu den eta erdian Mikeldi idoloa duen klaustroko espazio estalian egingo da, goizeko hamarretatik eguerdiko ordu bietara. Lehenengo bi orduak dantza ikastaroak hartuko ditu, eta bertan, AIKO Taldeko dantza maisuek, dantzan modu naturalean eta dibertigarrian, pixkanaka, ikastea proposatzen duen euren irakaskuntza metodo berezia erakutsiko dute. “Beroketa ariketa” horien ostean, eguerdiko 12:00etatik aurrera dantzaldi erromeria ospatuko da, Aiko taldeko Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Alvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) musikariekin, dantza maisu gisa arituko den Patxi Labordaren zuzendaritzapean.

 

AIKO Taldearen proposamen pedagogikoa ezagutzeko eta Bilboko Alde Zaharraren bihotzean igande goizaz gozatzeko aukera bikaina izateaz gain, Euskal Museoaren klaustroan ospatuko den ate irekiko jardunaldia DANTZALDI IBILTARIAren beste edizio baten aurkezpena eta aurrerapena ere izango da. Aikok astelehen guztietan, urritik ekainera, antolatzen duen urteroko ikastaroa da.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus