Urtebarriarekin batera, AIKO Taldearen Dantzaldi Ibiltariak geltoki berri bat zabalduko du Adunan. Urtarriletik ekainera oinarrizko dantza ikastaro bat antolatu du bertan Adunako Udaletxearen eskutik. Asteazkenero, arratsaldeko 18:00tatik eta ordu bat eta erdiz, Elordi plazako lokalean, elkarrekin dantzan egiteko parada izango dugu, musika entzunez gure dantzak ikasteko edo/eta praktikatzeko. Ikastaroaren izen ematea AIKO Taldearen web orrialdean egin daiteke, bertan dagoen formularioa betez eta dagokion diru sartzea eginez:
http://aikotaldea.eus/dantzaldi-inskripzioa.php?idioma=eu
Sei hilabeteko ikastaroaren prezioa 110 €koa da, eta Adunarrek 70 €ko prezio berezia izango dute.
Urtarrileko eskolak doan dira, izena eman aurretik ikusi eta frogatu nahi duenarentzat.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus