Beste ikasturte bat doakigu, astero astero dantzan, mazurka gora eta muxikoak behera, pasodoblea batera eta txotisa bestera. Eta ikasturtea bukatzeko modurik onena elkarrekin dantzan egitea da, dudarik gabe. Eta horrrela, egin dugu urte batez Durangon, bestean Bermeon, Urbian… eta oraingoan berriz ere URKIOLARA!!
Eta plana, ba... betikoa edo... Berton, eguerdi aldean elkartuko gara eleiz inguruan, bakoitzak bere aidera bazkaldu, kantatu eta batez ere elkarregaz DANTZAN!
DANTZAZALE EGUNA / SANANTONIO ERREPETIZIOA URKIOLAN*
13:00 Soka dantza eleiza inguruan, eta jarraian, kantu dantza eta parranda Bizkaiko Gaiteroak eta Aikotarrekin
14:30 Bazkaitordua, bakoitza bere kontura (jatetxe, bokadillo, tartera...)
16:30 Erromeria AIKO taldea eta Bizkaiko Gaiteroekin
*ordutegiok, beti legez, pokomasomenosekoak dira.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus