26-06-2022
Aiko news: Erromeria Zumarran

Zumarraga eta Urretxu bitartean ei dago Areizaga Kalebarren plaza, Pirulo plaza, Potros plaza edo Emakumeen plaza... izen batekin edo bestearekin hor elkartzeko asmoa dugu Santa Isabel biharamoneko eguerdian bermut dantzaldia edo ospatzeko asmoz, eguerdi parean, bazkaldu aurretik primeran pasatzeko asmoa dugu. Animatu zaitezte!

Ah! Eta euririk egingo balu edo, La Salle -Legazpi ikastetxeko jolaslekura joango ginateke aterpean dantzatzeko... Ieup!

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus