20-05-2023
Aiko news: Dantzazale eguna Durangon, ekainak 25

Dantzazale eguna ospatzera gatoz Durangora berriz ere ekainaren 25ean. Eguerdiko 13:00tan Ezkurdin elkartuko gara Dantzapoteoan ekiteko kalez-kale kantuan eta dantzan. 14:30tan bazkaltzeko elkartuko gara Durangoko azoka zaharrean eta bazkalondoko derrigorrezko kantaldia bukatuta, aterri bada Ezkurdira joango gara erromerian dantzan egiteko, edo bestela, aterpean, azokan bertan egingo dugu. Ah! Pelukeriara joan ETBkoak grabatzera etorriko dira eta seguramente!

DANTZAZALE EGUNA

EKAINAK 25

DURANGOKO AZOKA ZAHARREAN

13:00 Ezkurdin, Soka dantza eta ondoren Dantzapoteoa AIKO eta lagunekin.

14:30 Bazkaria, sagardotegi ibiltaria Durangoko azoka zaharrean.

16:00 Bazkalondoko kantu eta dantzak: Isil isilik dago, Boga boga, Prime eierra...

17:00 Erromeria (Ezkurdin aterri bada eta bestela azokako aterpean)

20:00 Mi carro bukatu behar dugula gogorazteko!

*ordutegiak, beti bezala, pokomasomenosekoak dira.

BAZKARIA 

Bazkaltzeko, Trikitxotxeko lagunak, honako menua prestatuko digute:

-Hasierako solomoa eta pernila edo entsalada hornitua

-Txorizoa sagardo eran

-Bakailao arraultzopila

-Saihets errea tximitxurri saltzakin

-Gazta, irasagarra eta intxaurrak

-Kafea, ura, ogia eta antzinako txotx-aren berregitea, kupeletako sagardoarekin

BAZKARIRAKO IZEN EMATEA 30€ ORDAINTZEKO SAKATU HEMEN:

https://aikoeskola.eus/calendario-eventos/?lang=es 

Animatuuuuu!

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus