Otsailaren 24 eta 25ean, Urduñan (Bizkaia) Aiko taldearen eskutik musika eta dantza asteburu eder batean elkartuko gara.
Dantza ikastaroak, beste inoiz egin dugunez, Hotel Balneario Orduña Plaza-n emango ditugu (Paseo de los Fueros, 15) eta AIKO Taldeko dantza irakasleen eskutik. Helburua: dantzan egiteko elkartzea, elkarrekin ondo pasatzea, gozatuz ikastea...
Gozatu. Bizi. Dantzatu!
PROGRAMA
LARUNBATA, OTSAILAK 24
• 16:30. Ongietorria eta aurkezpena Orduña Plaza hotelaren dantza gelan.
• 17:00-20:00. Ikastaroak
IGANDEA, OTSAILAK 25
• 10:00-13:00. Ikastaroak
NOLA MATRIKULATU
Ikastaroetan izena emateko, beharrezkoa da:
1.- Mezu bat bidali behar da aiko@aikotaldea.eus helbidera, honako hau adieraziz:
-URDUÑA + izen-abizenak + harremanetarako telefono mugikorra.
2.- 50 €sartu, ikaslearen izen-abizenak adieraziz, Aiko Kultur Elkartea titularra den hurrengo banku-kontuan:
ES85 2095 0233 10 9109943783
HOTEL BALNEARIO ORDUÑA PLAZA
Hotel Balneario Orduña Plaza-k egonaldi-pakete berezi bat eskaintzen du dantza asteburuan izena eman dutenentzat, besteak beste:
*Logela bikoitzean lo egitea martxoaren 24tik (larunbata) 25erako (igandea) gauean
*24 larunbateko afaria
*Igandean, hilak 25, gosaria eta bazkaria.
*Zirkuitu termal bat bainuetxean
Logela bikoitza 192€ BEZ barne (96 lagun bokoitzeko)
Banakako gela 137€.
Hirukoa: 240€
Erreserbak otsailaren 18a baino lehen egin behar dira, eta erreserbaturio gelak otsailaren 20an kobratuko dituzte azken orduko ezetzak ekiditzeko.
Informazio gehiago:
HOTEL BALNEARIO ORDUÑA PLAZA
https://www.hotelbalneariorduna.com/
Tel. 945 56 90 38
APARTAMENTOS CIUDAD DE ORDUÑA
Hotel Balneario Orduña Plazan tokirik ez bazenute, Apartamentos Ciudad de Orduña aukera egokia izan daiteke berton lo egiten gelditu nahi dutenentzat:
https://apartamentosorduna.com/
Tel. 621 209 221
URDUÑARI BURUZ
https://www.google.com/maps/place/orduna
https://es.wikipedia.org/wiki/Ordu%C3%B1a
PLAZA MUGATUAK, GOGORATU!
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus