23-02-2024
Aiko news: ARRATIAKO JOTA II, ikastaroa Algortan

Joan den urtarrilaren 20an, zapatuz, Itxartu Dantza Taldeak eta AIKO Taldeak antolaturik, dantzazale talde eder bat elkartu zen Algortako Kultur etxean "Arratiako jota" lelopean antolatutako ikastaroan parte hartzeko. Hiru orduz dantzan eta ariketa ezberdinak egiten aritu arren, tradiziozko fandango edo jotaren inguruan lanean jarraitzeko gogoz gelditu ginen hor nonbait, eta datorren larunbatean, martxoak 2, hitzordua jarri dugu toki berean, goizeko 10:00tan berriz ere elkarrekin lanean jarraitzeko. Jota edo fandangoaren dantzakera zaharra edo tradizionala lantzeko gogorik baduzu (hainbat tokitan "Arratiako jota" deitzen dutena) hurbildu zaitez lasai Algortako Kultur Etxera.

 Ikastaroa doan da eta izena emateko, email bat igorri dantza@itxartu.eus helbidera edo telefonoz deitu 658 700 638 zenbakira,  parte hartu nahi duen ikaslearen izen abizenak eta telefono mugikorraren zenbakia adierazita. Ikastaroa praktikoa izango da eta hiru ordu inguruko iraupena izango du (pokomasomenos...).

ARRATIAKO JOTA IKASTAROA ALGORTAN

Ikastaroa doan

Martxoak 2

10:00-13:00

Villamonte Kultur Etxea

Villamonte Kalea, 8, 48991 Getxo, Bizkaia

ALGORTA

IZENA EMATEKO

Email bat igorri dantza@itxartu.eus helbidera edo telefonoz deitu 658 700 638 zenbakira. parte hartu nahi duen ikaslearen izen abizenak eta telefono mugikorraren zenbakia adierazita.

IKASTAROA DOAN DA, DEBALDE

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus