27-06-2024
DANSPIRENAIKA: Euskadi, Nafarroa, Aquitania Euroeskualdean onartua

Euroeskualdeak 499.950 euro banatuko ditu 20 proposamenen artean, "Euroeskualdeko Hiritartasuna" 2024 Proiektu Deialdiaren esparruan, euroeskualdearen nortasuna eta lurraldeko eragileen ezagutza indartuko duten proiektuak bultzatzeko.

Edizio honetan, Euroeskualdeak 47 hautagaitza jaso zituen kultura, kirol, hezkuntza, gazteria, eleaniztasun eta gizarte-erronka garaikideen esparruetan.

Euroeskualdeko Batzorde Betearazleak, bere hiru gobernu kideetako ordezkariek osatua, “Euroeskualdeko Hiritartasuna” 2024 Proiektuen Deialdiaren hautaketa onartu du. Mugaz gaindiko 20 lankidetza-proiektu finantzatuko dira Akitania- Berriaren, Euskadiren eta Nafarroaren artean, ia 500.000 eurorekin. Hiru aldeko partzuergoek kultura, kirola, hezkuntza, gazteria, eleaniztasuna eta gizarte-erronka garaikideen arloetan aurkeztutako 47 hautagaitzen artean aukeratu dira proiektuak.

Euroeskualdeak 9 ekimen hautatu ditu kulturaren esparruan, 3 gizarte-erronka garaikideen eremuan, 3 kirolaren eremuan, 2 hezkuntzaren eremuan, 2 gazteriaren eremuan eta bat eleaniztasunaren eremuan, gizarte-eremuan lortutako emaitzak garatzen jarraitzeko eta mugaz gaindiko ondarea zaintzeko helburuarekin.

Kultura – 9 proiektu

DANSPIRENAIKA: proiektuaren helburua dantza parte-hartzaileko hiru jaialdi antolatzea da, kaleko dantza-jarduerekin (erromeriak, errondak, etab.), tailerrekin eta bestelako jarduera osagarriekin. 

PIRENAUES II: proiektu hau PIRENAUESen bigarren fasea da, 2023an sustatua, eta Zaldua eta St-Jean-Le-Vieux aztarnategi erromatarretan ikerketa arkeologikoarekin jarraitzea du helburu. Mugaz gaindiko ondare hori modu inklusiboan sustatu eta zabalduko da, 4 hizkuntzatan (FR-CAS-EUS-ANG).

ETORKIZUNEKO IKUSLEAK: proiektu honek zinemaz gozatzea eta ikusle gazteenen gaitasun kritikoa garatzea du helburu, filmen proiekzioen eta ikus-entzunezko hezkuntza eta alfabetizazioko tailerren bidez.

EUSKAL IHAUTERIEN BERPIZTEA: proiektua euskal inauteriei eta azken urteetan izan duen berpizteari buruzko erreportaje sorta bat egitean datza, batez ere gazteei esker.

BILKETA: proiektu honek Bertsolaritzaren jarduera osoa sistematizatu nahi du, euroeskualdeko ondarea kontserbatzeko, sustatzeko eta zabaltzeko.

KARRIKAN BERRIRO: Karrikan kaleko arteak sustatzeko mugaz gaindiko plataforma bat da, sortzen ari diren bi konpainiari laguntza pertsonalizatua ematen diena, eta ikuskizunak sortzeko, sustatzeko eta zabaltzeko baliabideak eta ezagutzak ematen dizkiena. 

LOTARAKO IPUINAK: 5 eta 10 urte bitarteko haurren artean euroeskualdeko kulturak eta hizkuntzak sustatuko dituzten 12 audiodrama ekoiztea da proiektu honen helburua, lau hizkuntzatan (FR, CAST, EUS eta okzitaniera).

URRATSETAN: proiektu honen helburua hiru dantzari taldek Korrontzi taldearen musikarekin ikuskizun bat sortzea da.

TEATRODIX: proiektu honen xedea Euroeskualdeko hiru hizkuntzetan hainbat kultura-ekintza abian jartzea da, honako gai sozial hauen inguruan: immigrazioa, guztiontzako kulturarako irisgarritasuna, kulturartekotasuna eta aniztasunaren baterako existentzia mugaz gaindiko dimentsio batean.

 

        

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus