Joan den zapatuan, udako lehen egunarekin batera, Iruñean izan ginen denboraldiko azken Karrikadantzan.
Sanferminen jai giro usaina karrikan nabaria zen artean, Karrikadantzako lagunen eskutik dantzarako gonbitea hartu genuen San Nikolas plazan. Zelako plazerra!
Berehala bete zen plaza Karrikadantzazalez, izan ere, ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko irrikitan zeudela begibistakoa zen. Une batez, beroak eragindako euri tantaren batzuk jauziko zirela pentsatu bagenuen ere, behin dantzan hasita, uxatu ziren susmoak.
Musika doinu ederrez arratsalde ederra dantzan pasatu ostean, Arantzazurako bidea hartu genuen, hurrengo eguneko Urbiako erromerian gogoan genuela.
Eskerrik asko Karrikadantzara gerturatu zineten guztioi eta ea datorren urtean ere bertan elkartzen garen!
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus