Hona hemen, Susana Porras aurkezleak Sabin Bikandirekin izandako elkarrizketa irailaren 29an Dantzaldi Ibiltariaren 2014-15 ikasturte berriaren inguruan. Hogei minutuko solasaldian hainbat gai jorratzen dituzte Aiko taldearen Dantzaldi Ibiltaritik abiatu eta dantzaren kontu zabalagoetan murgilduz:
-UPV/EHU eta Aiko taldearen arteko hitzarmenaren oinarriak.
-Dantza ikasketen normalizazio beharra.
-Dantzaldi ibiltariaren historioa eta bilakaera, hasierako tailerretatik gaur egungo ikastaroetara...
-Dantza irakaskuntza eta praktikarako gune berriak sortzearen garrantzia: Durangoko ohizko erromerietatik aparte, hilean behin Ondarroako Behikozinan eta Bilboko Erriberako Merkatuan.
-Urrian eskolak doan jendeak frogatu dezan eta ezagutu gaitzan.
-Aiko metodologiaren oinarriak eta ohiko klase bateko dinamika zein izan daiteken hurbildu nahi duenarentzat.
-Musika eta dantzaren harremanaren garrantzia gure tradizioan eta gure eskoletan.
-Dantzan askatasunez egiteko baliapideak eskeintzea helburu. Sukaltzen irakastea errezetak baino gehiago.
-Emakumeak gehiengo eskoletan. Mutil eta gizonak etortzera animatzeko deia.
-Dantza estilo tradizionalaren garrantzia Aikorentzat.
-Iñaki Andres argazkilariaren "Dantzazaleak" erakusketa Sestaon.
-Izena emateko bide biak: 1) gure web orrialdean, edo bestela 2) lasai eskoletara etorri eta paper eta arkatzez moldatuko gara...
-Beste ekimen batzuk: Lizarra-Estellako erakusketa eta tailerrak, Iruñako irakasleentzako ikastaroa gabon aurretik eta abenduaren 27an, UPV-EHUaren Bizkai Aretoan dantza familian ikastaroa.
-Dantzan egiteko Susana aurkezlearen promesa...
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus