Kukai Dantza Konpainiak eta AIKO Taldeak elkarlanean, ‘Musikarientzako Dantza Ikastaroa’ antolatuko dute:
NON IZANGO DA: NIESSEN KULTURGUNEKO DANTZA GELAN
NOIZ: UZTAILAREN 3, OSTIRALA. 18.00etatik 21.00etara
ZENBAT KOSTATZEN DU: 20,00€
NORI ZUZENDUA: dantzak jotzen ikasi nahi duen edozein musikari.
ZER BEHAR DEN: dantzan eroso egiteko oinetako eta janzkera, eta ahal duenak panderoa.
IZENEMATEA: dantza@kukai.eus
Gizakiak, musika entzutean, kultura gehienetan, gorputza mugitzeko joera duela esan daiteke, hau da, dantzan egiteko joera. Eta orain arte, dantza ere hori izan da, musikarekin bat datorren gizakiaren mugimendua.
XIX. mendetik aurrera batez ere, burges agintarien eskuetatik kontzertuaren errituala hedatzen da Europan zehar aitzin eta mundu guztian gero. Kontzertuan, gizakion berezko erantzun psikomotorea musikarekiko erabat erreprimitzen da. Horrela, gaur egun, ohizkoa da fandango bat antzerki areto batean edo plazan eserita entzutea (gure zaharrentzat ulertezina…). Erromeri giroan dantzarako jotzetik entzunaldietara pasatu gara konturatu gabe.
Aipatu dugunez, musika eta dantza txanpon beraren alderdi biak dira. Horregatik historian zehar, gure tradizioan, dantza maisuak musikariak ziren gehienetan eta musikariak dantza maisu. Alejandro Aldekoak, Leon Bilbaok, Juan Aiesta edo Fasiok, ondo baino hobeto zekiten dantzen egitura zein zen, tartekoak non hasi eta non bukatu, puntapio, harahonako, baltseoak, dobleuek eta nola markatu behar zituzten entzulegoa (“dantzalegoa” esatea egokiago) pozik eta gustora izateko. Aspaldiko sueltoko txapelketetan epaile lanetan ere aritzen ziren. Musikoak dantzan eta dantzaz zekien.
Musikarientzako Dantza Ikastaro honetan musikariok gure dantzarako ofizioa berreskuratzeko lehen urratsa ematera gonbidatzen zaitugu. Ateak ireki ditzagun, txotis bat, fox bat edo fandango baten egitura erritmikoak ezagutzeko dantzaren bidez, ondoren musikaz adierazteko gai izan gaitezan. Eta guzti hori, hori bai, ondo pasatzeko asmoz! Barre egiteko prest etorri gero! Barre aldamenekoarekin eta geure buruaz ere barre egiteko prest!
Egitaraua:
-Musika eta dantzaren arteko erlazioa erritmoaren bidez
-Hasi hasieratik
–Pasodoblea
-Balsa
-Txotisa eta polka
–Boleroa
–Mazurka
–Foxa
-Tangoa
-Habanera
-Trikitia: jota edo fandangoa eta arinarin edo porrusalda
-Oinarrizko egitura ulertzen
-Transkripzioaren eragina fandangoa jotzeko moduan historiaren ikuspuntutik.
-Tartekoak eta egitura orokorra: puntapioa, harahonakoa, baltseoa, dobleue, bueltak.
Kukai Dantza Konpainia-Produkzioa
dantza@kukai.eus
Telf.653756480
www.kukai.eus
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus