BILGUA Pirineotako magaletan dantzan

<Bilgua Elkar online liburu dendan>

Txuntxuneroak, aspalditik, Erdi Arotik bederen, esku batekin hiru zulodun flauta, txistu edo txirula bat eta bestearekin ttunttuna jotzen du.  Gure dantzak laguntzeko neurri eta tankera ezberdinetako tresnak erabiltzen ditu txuntxuneroak: txirula luzeagoak eta laburragoak, eta txuntxunak ere, larrudunak eta sokadunak... Eta aspalditik ere, txuntxunak bikote banaezina izan du aldamenean, dantzako puntuak makil biekin kolpeka tabalatzen: danborra. Eta XVIII. mendean, txuntxunak lagun leial bat egin zuen dantzen melodiak gozo-gozo elkarrekin kantatzeko: bibolina. Eta hain zuzen, hirukote hau da, txuntxun, danborra eta bibolina, honako grabaketaren protagonista. 

Dantza bilduma bat dakargu aire ezberdinez osatua, lehenago edo geroago, modu batean edo bestean, gureak egin ditugun dantza aireak... entzuteko bai, baina batez ere bilguan dantzatzeko direnak.

Aire!!

01 Izabako bandera arbola

02 Baigorriarrak* (jauzia/azkaindarrak)

03 Elosegi* (jauzia/marianak)

04 Larrea* (jauzia/grabo)

05 Otxanduri (mazurka)

06 Irigoyen (txotisa)

07 Mikelin (balsa)

08 Salesa (rantxera)

09 Astoarena (mutil dantza/billantzikoa)

10 Urbeltza (ingurutxoa 3/8)

11 Malkorra (zortzikoa 2/4)

12 Lexankua (kontraiantza)

13 Juan Pito (pasodoblea)

14 La veloz sangüesina (jota)

15 La roncalesa (porrua)

16 Anso (habanera)

17 Pekotxeta* (jauzia/ostalerak)

18 Biskarret* (jauzia/gabota)

19 Tafernaberry* (jauzia)

20 Manexak* (bralea)

*Urratsak eman gabeko bertsioa, musika hutsez, eskura interneten:

 

Bilgua: Dícese de la reunión de pastores, muchas veces mujeres, que se realiza en la montaña tras finalizar las labores propias del oficio, y cuya finalizad radica en compartir comentarios, cuentos y canciones al calor de la hoguera.

 

Dantzen inguruan

Izabako bandera arbolaren bertsioa  gurea da, ez dago Izabakoan oinarritua. Baigorriarrak jauzia, Oinak Kantuz CDan ere grabatu genuen, baina oraingoan modu maiorrean dakargu. Elosegi jauzia Marianak edo Aintzina Pikaren egituran oinarritua dago eta urrats berdinekin eman daiteke; grabaketa hontarako urratsen segida berri bat eman diogu. Larrea jauzia ere, Grabo mutxikoan oinarritzen da eta urrats berdinak ditu. Astoarena* mutil dantza bat da, eta Hirupuntukoa eta Billantziko modura dantzatzeko egina dago. Urbeltza* ingurutxo bat da.  Pekotxeta jauziak Ostalerak du abiapuntutzat aldaketaren batekin grabatu dugun arren. Tafernaberry jauziaren egitura erabat berria da, Patxi Labordak proposatutako urrats segidara egokitua. Manexak, azken urteotan ohikoa den Bralearen egitura du, ez Urraska CDan grabatu genuen Lucien Afios-engandik Migel Angel Sagasetak jasotakoa, eta, aurrekoetan bezala, honako hontan ere, urratsak egokitu ditugu.

*Dantzatzeko gure proposamena ikusgai interneten: www.aikotaldea.com.

 

Eskaintzak 

Urliari, ondo egindakoak estimatzearren, eta berendiari, txarto egindakoak onartu eta barkatzearren. 

01 Izabako bandera arbola, Julio Beretens izabar txuntxunero jatorrari, Santiago egunez, Izabako bandera dantzatzeko.

02 Baigorriarrak, Baigorriko dantzariei, hau da, baigorriarrei...

03 Elosegi, Pedro Elosegi txuntxunero, dantzari eta lagunari besarkada batez.

04 Larrea, Gloria Esther Larreari, Patxi Laborda mundura ekarri zigulako, eta hori... gauza handia delako. 

05 Otxanduri, Gillermo, Kepa, Yabi eta Iñakiri, Zaratamoko ateak esku zabal irekitzearren.

06 Irigoyen, Iñaki Irigoien, ikerle eta maisu nekaezinari beti hor, laguntzeko prest izatearren.

07 Mikelin, Cameron Watson eskoziar euskaldunari Lagavulinen lurrun gozoak beti lagundu gaitzan.

08 Salesa, Luis Salesa, munduko ttunttungile finenari, Pirinioek, eta mendiek oro har, banandu baino elkartzen gaituztela erakustearren beti.

09 Astoarena, Jon Zamalloari, umezurt utzi gintuen bihotzeko maisu eta lagun onari esker onez.

10 Urbeltza, Juanan Urbeltz dantza maisuari, elkartu gaituen dantzak beti iraun dezan.

11 Malkorra, Christian Borda, Kiki Bordatxori, kilometroak tartean izanik, bidaide eta lagun sentitzen dugulako.

12 Lexankua, Pantxika Telletxea dantzari argiari, tradizioa garaikidea ere delako, besarkada batez.

13 Juan Pito, Mintxo Garaikoetxea pieza bateko txuntxuneroari, bere fan sutsuak garelako.

14 La veloz sangüesina, Pepe eta Jose Mari Gancedori, txistugile fin, jator eta eskuzabalei, Amurrioko tailerrean gure ametsak gailu bihurtzearren.

15 La roncalesa, Alex Iribar lagun handiari... ia noiz elkartzen garen jotzeko!

16 Anso, Jose Inazio Ansorena maisuari, bideak zabaltzearren, eskuzabal, argi eta lagun.

17 Pekotxeta, Mikel Aranbururi: argia, langilea, altua, guapoa, txistulari ona, dantzari fina, zintzoa...

18 Biskarret, Landaburuko Garazi  loretxoari, gure sapotxikiek  hain ondo zaindutearren. Ilargiraino ta bueltan…

19 Tafernaberry, Jean Christian Irigoyen, Galtxetaburi, urratsez urrats, jauziz jauzi, hauspoaz hatsa emaitearren.

20 Manexak, Xabier Itzainari, asmo onez, jauzika beti aintzin garamatzalako.

 

Erabilitako tresnak

Bibolina: XVIII. mendeko Italiar Eskolakoa, egile ezezaguna, izeia eta astigarra.

Danborra: Pearl Philharmonic, PHM-1450.

Makilak: Concorde, SD1 Jan Pustjens, american hickory.

Danbor handia: Marius Folch, Barcelona, 2007.

Makila: Boi Pages, La Porrera (Priorat), ca. 1999.

Txuntxunak: Luis Salesa, Jaka, 2008, Jakako katedraleko txuntxun zaharraren kopia, intxaurrondoa // Luis Salesa, Jaka, 2009, Hecho-ko izeia eta intxaurra // Luis Salesa, Jaka, 2011, izeia eta geriza.

Pinboa: Luis Salesa, Jaka, 2008, ezpela.

Txistu-txirulak: Re&Mi bemolean: Jose Mari eta Pepe Gancedo, Amurrio, 2006, granadillo eta altzairua // La-n: Jose Mari eta Pepe Gancedo, Amurrio, 2004, ezpela eta altzairua // Do-n: Didier Queheille, Iruri, ca.1979, ezpela.

 

Grabaketa

Gaua producciones, Gazanda Bidea nº5, 48100, Mungia (Bizkaia), Tlf. 946156284. 

www.gaua.net

Teknikariak, Asier, Izaskun Urcelay eta Juan Jesus Zubelzuren semea eta Bruno, Barbara Cano eta Asis Zabalaren semea.

 

Musika organikoa, naturala, ekologikoa

Disko honetako musika modu naturalean ekoitzi eta grabatu da, entsegu eta ikasketa gehigarri kutsagarriak erabili gabe, eta ekoizpen prozedura osoan gizakia eta natura errespetatzen dituzten osagaiak erabilita, musikaren produkzio jasangarria ziurtatzen duten musikariekin. 

© Copyright

© Aiko Kultur Elkartea 2013.ko diskaren edizioarena, bertan argitaraturiko musika lan ezberdinena bakoitzaren konposatzaile edo egileei dagokio.

© CD honetako musika lan guztien egilea Sabin Bikandi Belandia da.

 

Diseinu grafikoa

LaTapadera creaciones: Iñigo, Mª Carmen Fonseca eta Jesús Ordozgoitiren semea.

 

Partaideak

Bibolina, Ainara, Mertxe Arrien eta Kepa Artetxeren alaba.

Danborra, Asier, Edurne Artetxe eta Txetxe Garciaren semea.

Txuntxuna, Sabin, Kontxi Belandia eta Bizente Bikandiren semea.

Urratsak ematen eta danbor handia, Patxi, Gloria Esther Larrea eta Alberto Labordaren semea.

 

 

 

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus