07-12-2016
MUGALARI.INFO: AIKO taldeak eguberrietako ohiko erromeria egingo du Durangon larunbatean

· Ospakizuna soka-dantza batez hasiko da 13:00etan Andra Mari elizako arkupeetan, ondoren kalejira bat egingo da bazkalordura arte, eta 17:00etatik aurrera, erromeria eta guateke tradizionala izango da, gaueko hamarrak arte

· Gonbidatu gisa, Bizkaiko Gaiteroak taldea AIKO Taldeko musikari eta dantza-maisuekin batera taularatuko da, musika eta dantza tradizionalaren 200 bat zale bildu ohi dituen dantzazale guztientzat irekitako erromeria honetan

Larunbat honetan, abenduak 10, AIKO Taldeak Eguberrietako ohiko erromeria egingo du Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, arratsaldeko bostetatik aurrera, baina ospakizuna goizean abiatuko da, musikari eta dantza-maisuen taldeak hainbat ekitaldiren bitartez prestatu duten jardunaldi zabal batez.

Eguberrietako dantza-bazkari tradizionala da, duela hamar urtez geroztik, egungo mundura egokitutako irakaskuntza-metodo propio, dibertigarri, argi eta erraz batez eta urtero bere tailer eta ikastaroetara ehunka pertsona erakarriz, dantza egiteko berezko estilo tradizionala zabaltzen diharduen musikari eta dantza-maisuen kolektibo honen oraingo proposamena.

Ospakizuna sokadantza batez hasiko da 13:00etan, Durangoko Andra Mari elizako arkupean. Jarraian, bertaratutakoek kalejira bat egingo dute, musikaren doinuen arabera dantzatzeko aukera eta guzti, Neguko bazkari erromeriak egoitzatzat erabili ohi duen Plateruena Kafe Antzokiraino. 14:30etan, txakolina banatuko da bertaratutakoen artean, eta 15:00etan bazkari herrikoia egingo da. Bazkalostean, AIKO Taldeak 17:00etatik aurrera egingo den erromeria alaituko du, eta 20:00etan, Bizkaiko Gaiteroen txanda izango da. Eguna amaitzeko, AIKO Taldea arduratuko da berriro ere musika jartzeaz, guateke tradizional bat alaitzeko asmoz. Ospakizuna 22:00etarako amaitzea aurreikusi da.

· Garrantzi handiko topaketa · Ospakizuna dantzazale guztientzat zabalik egongo da. Ospakizuna garrantzi handiko topaketa bilakatu da euskal dantza herrikoien zaleentzat, bertan elkartzen baitira ikasitako trebetasunak erakusteko asmoz, herrietako erromeria tradizionalak gogorarazten dituen jardunaldi ezin dibertigarriago honen bitartez. Plateruenan egingo den bazkarirako 20€ ordaindu behar dira aurrez eta horretarako, tiketak Durangoko Kafe Antzokian bertan eros daitezke edo bestela diru-sarrera egin Kutxabankeko ES07 2095 0233 1091 1639 0934 kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea).

2016. urtea amaitzeko, AIKO taldeak beste hitzordu garrantzitsu bi ditu: 17 larunbata, BANDtzaldia Niessen Kulturgunean Errenteriako Musika Bandarekin, kontzertu-dantzaldi oso berezia (19:30) eta 30 ostirala, urteko azken erromeria Derioko Baserri Antzokian (19:00).

· Neguko bazkari erromeria ·
Abenduaren 10ean, larunbata, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.
13:00 Sokadantza Andra Mari eleizpean (Durangoko eleiza nagusia, arkupe handia duena) eta jarraian kalejira-poteo-dantzaldia.
14:00 Txakoli gonbitea Plateruenan
14:30 Bazkaria   (Tiketak 20€)
17:00 Dantzaldi-erromeria Aiko taldearekin
20:00 Bizkaiko Gaiteroak eta ondoren guateke tradizionala.
22:00 Akaberea “Mi carro”rekin.

 

ARGAZKIA · Iñaki Andrés

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus