12-12-2016
HERRI BIZIA: Larunbat honetan herritarrak dantzan jarri nahi ditu BANDtzaldiak

Bi ikuskizun aurkeztu ditu Udalak gaur eguerdian: Bantzaldia izango da larunbat honetan (abenduaren 17an) eta Pello eta Otsoa ikuskizuna abendauren 29an.

Errenteriako Musika Banda (EMKE), Kukai dantza konpainia eta AIKO taldea izango dira oholtza gainean. Niessen Kulturgunean izango da Bantzaldia, 19:30ean,  Musika tradizionala eta dantza uztartzen ditu eta entzuleria dantzan jartzea du helburu. Horretarako, Niessen besaulkiz hustuko da, bertaratutakoek modu erosoan dantza egin dezaten. Ikuskizunean parte harteko gonbidapena eskuratzea ezinbestekoa da aforoa dela-eta. Beraz, joan nahi dutenek Niessen Kulturguneko harreran eskatu beharko dute beraien gonbidapena.

Alain Ayerdi da ikuskizunaren zuzendari artistikoa. Joseba Gutierrez konpositoreak sortutako melodien gainean egingo dute dantza Kukaikoek. Denetariko musika izango da entzungai: euskal doinuak, pasodobleak… Ekainaren 24an egin zen lehen aldiz Bantzaldia Bilboko Alhondigan. Garazi Lopez de Etxezarreta zinegotziak esan du Kukairekin batera dantza egin ahal izatea ohore bat dela eta are gehiago larunbatean izango duten laguntzarekin.

https://youtu.be/7VqtcbvP5tc

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus