19-05-2022
EL CORREO: Danspirenaika egitasmoa ospatuko da Areatzan larunbatean eta igandean

Danspirenaika egitasmoa ospatuko da Areatzan (Bizkaia) larunbatean eta igandean, maiatzaren 21ean eta 22an. Izan ere, AIKO dantza taldeak mendiko paisajeak eta dantza tradizionala uztartu ditu azken ekimen honetan. Pirinioetan gauzatuko da hauxe, mendikate horren inguruan dauden kultur tradizioekin nahastuz, hain zuzen ere. Bizkaiko lehendabiziko etapa honen ondoren, Danspirenaika Jakara ailegatuko da uztaileko azken asteburuan.

Arratiako bailararen erdigunean, Areatzaren aldamenetan Gorbeia mendia eta Urkiola daude. Hala, hirigunetik metro eskasera kokatuta dagoen Klaratarren komentu zaharra izango da Danspirenaika 2022ko lehen eta bigarren etaparen kokaleku larunbat eta igandean.

Bertan 16.30ean abiatuta, lau ikastaro eskainiko dituzte, publikoen gozagarri. Lehendabizikoa, Pilar Baca sevillarrak dantza espainiarreko eta flamenkoko irakasleak emango du, eta euskal jotaren eta buleriaren arteko sinergiak landuko dira. Era berean, Larraitz Artetxe AIKO taldeko kideak Jotarekin jolasean Arratian ikastaroa eskainiko du. Larunbatari amaiera ezinhobea emateko Areatzako erromeria mugikorra eskainiko dute Gudarien Plazan.

Igandean, aldiz, Claude Iruretagoyena lapurtarrak euskal dantzaren ohiko jauziak edo saltoak emango ditu aditzera. Ines Uriarte ondarrutarrak, berriz, bikotean gidatzearen oinarrizko kontzeptuei buruzko dantza emanaldia emango du.

Bertan parte-hartu nahi duen edonork izena eman dezake aiko@aikotaldea.eus helbidera idatziz eta bertan Danspirenaika Areatza, izen-abizenak eta hartu-emanetarako eskuko telefonoaren zenbakia adierazi beharko ditu.

Areatza Balneario Hotelak pakete berezia eskainiko du ikastarogileentzat espresuki, gela bikoitza, larunbateko afaria eta igandeko gosaria eta bazkaria, baita bertako instalazinoetan zirkuitu termal bat ahalbidetu ere. Matrikularen prezioa 50 eurokoa da pertsona bakoitzeko. Nahi duen edonork ikastaroari nahiz matrikulari buruzko xehetasun gehiago dauzka honako esteka honetan, Danspirenaika 2022.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus