20-05-2022
BEGITU: Areatzan ipiniko da martxan Aiko taldearen Danspirenaika ekimena

Aiko taldeak Areatzatik hasi eta Pirinioen luzeeran zehar hainbat geldialdi egingo dauz udan zehar, musika eta jantza tradizionalen inguruko Danspirenaika proiektuagaz. Areatzan, maiatzaren 21ean eta 22an egongo dira. Pilar Baca Sevillako jantza espainiarreko eta flamenkoko irakasleak, Larraitz Artetxe Aikoko kideak, Claude Iruretagoyena lapurtarrak eta Ines Uriarte ondarrutarrak emongo ditue ikastaroak. Areatzan amaitu ostean, Jacara joango da Danspirenaika, garagarrilaren atzen astegoienean.

Ikastaro eta berbaldietan parte hartzeako matrikuleak 50 euroko prezioa dauka. Hau, 634 423 539 whatsapera  edo aiko@aikotaldea.eus helbide elektronikora idatzita egin daiteke.

Egitaraua

Maiatzak 21, zapatua
  • 16:30ean, Danspirenaikaren ondoetorria eta aurkezpena
  • 17:00etanEuskal jota eta buleria, konpasa partekatzen ikastaroa Sevillako Pilar Bacaren
    eskutik
  • 18:30ean, Aiko taldeko Larraitz Artxeren ikastaroa Joteagaz olgetan Arratian Klaratarren
    komentuan, 20:00etan, jantzapoteoa Aiko taldeagaz Gudarien plazan hasita.
Maiatzak 22, domekea
  • 10:00etan, Miarritzeko Maritzuli konpainiaren ikastaroa Jauzika Pirinioetan
  • 11:30ean, Ondarruko Ines Uriarteren ikastaroa Bikotean gidatzearen oinarrizko kontzeptuak
    Klaratarren komentuan.
AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus