13-06-2014
ANBOTO.ORG: Ikasturte amaiera ospatzeko, AIKO erromeria, bihar

Anboto 2014-06-13 

Dantzaldi Ibiltaria ikastaroari amaiera emateko antolatu du Aiko taldeak biharko Platerueneko Dantzazale Eguna.
 

Durangoko Andra Mariko elizpean 13:00etan eskainiko duten sokadantzagaz abiatuko dute eguna, eta kalejira egingo dute, ondoren, Platerueneraino.

Bazkaritara bilduko dira kafe antzokian, eta erromeria eta goatekea gozatzeko aukera eskainiko dute, 22:00ak arte.

Dantza tradizionala zabaltzeko irakaskuntza metodo propioa du Aikok, eta Dantzaldi Ibiltaria ekimenaren seigarren ikasturtea izan da aurtengoa, Plateruenean; ikasturte amaierako jaia da bihar egun osoan ospatuko dutena.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus