04-11-2013
Euskaldunan ederto pasatu dugu!

Ohitura falta edo... hasieran arraro ikusi dugu gure burua zintzo eserita dagoen entzulegoarentzat jotzen, baina pixkanaka giroa egokitu eta primeran pasatu dugula esan dezakegu. Kategoriazko kuadrilla izan dugu dantzan (kuadrilla, lau dantzariz osaturiko taldea da batez ere) eta beraientzat eta beraiekin jotzea "gozada" bat izan da. Nork daki, agian pixka bat antolatu eta "ikuskizun" moduan eskeini beharko dugu gaurkoa... Edo eta, lagun batek esan digunez, izena aldatu eta Aiko taldea izan beharrean (azken batean dantzazale lagun talde bat garelako) "Aiko konpainia" izan (txantxa da gero!).

Argazkian (foto Arrieta) Lourdes, Ibone, Josu eta Patxi dantzaldia prestatzen Sabin platano bat jaten ari dela...

Eskerrikasko guztioi etorri eta laguntzearren. Ederto pasatu dugu!!

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus