10-11-2013
Lehen Dantza Asteburua

Interesgarria Lidia, Joan eta Pantxitoren proposamena. Catalunyako jotak eta "gureak" dituzten hainbat amankomuneko kontu eta gauza konpartitu ditugu bi egun hauetan: dantza taldeen akademizazioak ekarri duen formen estandarizazioa, testuinguruaren eragina, elizaren pentsamoldeak eragindako debekuak, tradizioak duen inprobisazio eta sormenerako gaitasunera bueltatzeko gaur egungo lana eta joera... Eta baita ere hainbat kontu berezi: izpiluan eta kontrara dantzan egitea jota berean, erritmoa eta suspensioan urratsak markatzeko modu bereziak, puntapio eta harahonako edo paseo ezberdinak... eta baita ere "dobleuek"! Hori guzti hori Lidia de Menaren komunikatzeko gaitasunak gidatuta, aldamenean laguntzeko beti prest geneukan Joanekin batera, eta nola ez, Pantxitoren bibolinaren luxuzko musikarekin, beti gure oinetara begira eta gure dantza eskolen behar izanak betez! Catalunyara bisita egiteko ametsa ere aipatu dugu, eta baita ere, datorren Dantza Asteburua ospatzeko toki bila hasi gara. Iradokizunik baduzue e-mailtxo bat igorri!

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus