02-03-2017
Aiko news: Hirunangoak dantzategia Donostian

Hirunangoak dantzategia

Balsa, mazurka eta fandangoa

Donostia

Martxoak 25 larunbata

17:00-20:00

Victoria Eugenia Antzokiaren dantza gelan

Egin ditugun ikastaro, mintegi, tailer, dantza barnetegi, etabarretan, dakigun guztia konpartitzen saiatzen gara, beraz, zuetariko askok, jakin beharreko "guztia" jaso duzue jota, jauzi edo mutildantzen inguruan adibidez. Baina gauza bat da jasotzea, ikustea, entzutea, imitatzea... eta beste bat barneratzea eta ikastea. Gu geu ere, Aikotarrok, egunero ari gara ikasten eta beti dugu zerbait ikasteko. Eta hori ederra da. Zuekin eskola bakoitzean ere, zerbait ikasten dugu. Eta sarritan gauzarik inportanteenak!

Jaso duguna barneratzeko, "dakiguna ikasteko" aukera izan dezagun, DANTZATEGIAK martxan jartzea pentsatu dugu. Hau da "dakizkigun" eta ez dakizkigun gai hoiek lantzeko ikastaroak. Noiz behinka DANTZATEGI bat eskainiko dugu, elkartu eta dantzan eginez elkarrekin ikasteko.

Hirunangoak

Gure gorputza binangoa dela esan dezakegu, dantzatzeari dagokionez batez ere, gure oin eta beso biek dantzan duten lanari begira bederen. Oin bi izanda, hirunaka dantza puntuak antolatzerakoan hainbat komedi, zalantza eta arazo sortzen zaizkigu, eta bestalde hirunangoak hor ditugu gure dantzetan, plazan zein oholtza gainean. Martxoaren 25ean, bat, bi, hiru, bat, bi, hiru hainbat aldiz errepikatzeko bildurrik ez baduzu eta balsa, mazurka eta fandangoaren arteko loturak eta ahaidetasuna ulertu nahi baduzu, eta hirunangoekin dantzan egiteko egiturak ulertzen laguntzeko ahalegin zintzo bat jaso nahi baduzu, zatoz Victoria Eugenia antzokiko dantza gelara. Bat, bi, hiru...

Dantza maisuak

Patxi Laborda Larrea (Iruñea 1967)

Dantzari, dantza-maisu, koreografo, gidoilari eta dantza sustatzailea, urteak daramatza Bilbao Musikan helduendako tradiziozko dantzaren irakasle lanetan. Aiko taldean erromeria dinamizatzaile moduan ere aritzen da eta hauekin dantzarako zenbait diska eta DVDren prestaketan eta grabaketan parte hartu du. Dantza tradizionalaren inguruko hamaika ikastaro eman ditu bai gurean eta baita gure mugetatik kanpo ere, hango eta hemengo dantza-maisuekin etengabeko hartu emana mantenduz. Neguko folklorean berezitua, hainbat lan egin ditu euskal dantzaz, neguko solstizioaz eta inauterien inguruan. Zenbait aldizkaritarako dantzaren inguruko artikuluak ere idatzi izan ditu, besteak beste 2007ko neguan EDBko Dantzariak aldizkariaren 54.alean argitaratutako "Dantzan irakasten" izenburukoa, edota Euskonews-en jasotako "Euskal plaza dantzen akademizazioaren inguruan" gogoeta.

Sabin Bikandi Belandia (Galdakao 1965)

Filosofian Doktorea Londreseko unibertsitatean (PhD) eta Etnomusikologian Masterra Goldsmith Collegen. Goi mailako musika irakaslea Donostiako Kontserbatorioko Ohorezko Saria lortuz eta Bilboko Kontserbatorioko Ganbara Musikako Ohorezko Aipamena. Hainbat talde eta erakundetan aritu da 1980. urtetik irakasle edo/ta jotzaile moduan, tartean Musikeneko tradiziozko dantza irakasle moduan ere. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan zen (1992-1995). Konpositore gisa, txistu eta tradiziozko musika inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. 2015. urtean ikusikizun baterako musika konposiziorik onenaren Max saria irabazi zuen. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da eta Aiko taldeko kidea. 

 

PARTE HARTZEKO

20€ aretoaren sarreran ordaintzeko

Izena emateko email bat igorri izen abizenak eta telefono mugikorra emanez bulegoa@aikotaldea.eus helbidera.

Plaza mugatuak

 

info+:

www.aikotaldea.eus

bulegoa@aikotaldea.eus

www.facebook.com/aikotaldea

www.youtube.com/user/aikotaldea

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus