Lehen urratsetik mugak gainditzeko dantzan gabiltza Aikotarrok, mapa politikoak ezartzen dizkiguten barrikadak hausten, dantza, kantua eta kultura ulertzeko modu herrikoi baten alde lanean, guztiok ditugun muga guzti hoien gainetik dantzan aske egin nahiean... Eta hortaz gozatzeko dantzazale lagun koadrilla bat elkartu behar dugu aurton Durangoko kaleetan zehar eta ondoren Plateruenan, dantza, kantu, musika, parranda eta aparteko lagun arteko egun ederra partekatuz.
Gure aspaldiko lagunak datozkigu Jarauta 69 txaranga, Kiki Borda eta bere taldekideak, Bizkaiko Gaiteroak, Bixente Martinez, etxekoak, noski, Aiko taldeko eta batez ere dantzari dantzaleak!! Dantzaririk gabe dantzarik ez!!
MUGA GAINETIK DANTZAN ABENDUAK, 16 DURANGO
13:00 Sokadantza Andra Mari eleizpean (Durangoko eleiza nagusia, arkupe handia duena)
13:30 Kalejira-kantaldia-poteo-dantzaldia.
14:30 Aiko txakoli gonbitea Plateruenan
15:00 Bazkaria (BETETA! TOKIRIK EZ!)
16:30 Dantzaldi-kantaldi-erromeria:
Jarauta 69
Kiki Borda taldea
Bizkaiko Gaiteroak
Bixente Martinez
Aiko taldea
22:00 Akaberea “Mi carro”rekin.
*OHARRA: ordutegiak "pokomasomenososekoak" dira
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus