04-06-2018
Aiko news: MUTILDANTZAK Aiko Taldearen CD berria

MUTILDANTZAK

Mutildantzak dantzatzeko erronka.

Dantzak ez dira betikoak eta ez dira beti berdin dantzatzen, bizirik daude. Norbaitek sortzen ditu eta denborarekin aldatu egiten dira, dantzatzen dituen gizartea aldatzen den legez.

Mutildantzak, denborarekin egokituz joan diren dantzen adibide paradigmatikoa dugu. Heldutasunerako bidean, Baztango gazte ezkongabeentzat transizioa erritual izan ziren aspaldi batean. Duela 100 bat urte, Eusko Ikaskuntzaren kongresurako bateratu eta estandarizatu ziren Baztan eta baztandarren identitate ikur bilakatuz, eta mutildantzak dantzatzeko erronkari erantzuteko gai ziren guztiak dantzatzeari ekin zioten. Maurizio Elizalde bezalako txistularien eskutik, guregana heldu dira gure folklorearen azkenetariko erronka koreografikoa bilakatuz.

Ziztu bizIan doakigun mundu honetan, mutildantzak benetako erronka bat dira gaur egun. Ez dira dantza "ikusgarriak", ez dute behar aparteko gaitasun fisikorik, baina mutildantzen zailtasuna eskatzen duten konzentrazioan datza. Norbaitek mutildantzak ezagutzen baditu ondo daki hau: doinuak buruan izan behar dira eta dagozkion urratsak barneratu, musika jarraitu, melodia adi-adi aditu beste edozer baztertuz eta banakako erronka hori inguruko dantza taldeko kideekin partekatu.

AIKO Taldeak jantzi berri bat josi du baztango ttunttuneroak aspalditik, beraien txistu eta danborrekin jotzen dituzten  doinu hauentzat, AIKO Taldearen soinu eta koloreetara egokituz, melodia hutsa zena akorde eta polifoniaz emanez, txistu-danborra beste tresnekin lagundurik. Hori bai, helburu bera: tradizioz jaso ditugun mutildantzak egiten dituzten dantzariak laguntzea.

Erronka CD moduan plazaratu da. Doinuak dantzarien zai daude, ikasi eta dantzatzeko.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus