14-10-2018
Aiko news: Xabier Berasaluze "Leturia" k@ntari Euskaltzaindian

Xabier Berasaluze "Leturia". 1954an Billabonako Leturia baserrian jaio zen. Hiru urterekin pianoa eta solfeoa ikasten hasi zen. 1984az geroztik Joseba Tapia trikitilariarekin jotzen du Tapia eta Leturia musika taldean, eta Josebarekin batera, belaunaldi trikitizale oso baten erritmoa eta ahotsa ere bada, grabaketa, kontzertu eta erromerietan. 2016an, Kutxabankeko lanpostutik erretiroa hartu eta gero, Korrontzi taldearekin ere jotzen du. Esku artean liburu berria du eta gauza asko kontatzeko eta kantatzeko.

Urriaren 26an 19:00tan Bilboko Plaza Berriako Euskaltzaindiaren aretoan berarekin tarte eder bat partekatzeko aukera dugu emango duen tailerrean.

Izena emateko

20€ aretoaren sarreran ordaintzeko + Zuen izen abizenak, telefono mugikor zenbakia eta "Leturia k@ntari" jarriz mezu bat agindu aiko@aikotaldea.eus helbide elektronikora, edo SMS edo Whatsapp bidez 634 423 539 telefonora.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus