15-05-2019
Aiko news: Dantzaren didaktika. AIKO metodoa

AIKO Taldeak urteak daramatza dantzan irakasten inguru eta maila ezberdinetan. Ibilbide honen ondorioz, AIKO Taldeak bere irakasbide propioa jorratu du musika eta gorputzaren mugimenduaren didaktika uztartuz, eta hori partekatzera dator ikastaro honetan, dantza irakasle trebatuak behar ditugulako gure gizartean orokorrean, eta AIKO Taldearen Dantzaldi Ibiltariko eskoletan bereziki. Dantzari-dantzazale irakasleak behar ditugu!!

AIKO metodoaren ezaugarriak:

•Musika eta mugimendua uztarturik irakasten ditugu. Musika eta dantza bat dira guretzat.

•Tradiziozko dantzakera berezko eta ergonomikoa da gure oinarria.

•Irakasbide mailakatua, maila guztietara egokitu daitekena.

•Dantzaren alde ludikoa inportantea da irakaskuntzan ere.

•Dantzan irakastea da gakoa, dantzak irakatsi aurretik.

Ikastaroa tradiziozko dantzan trebaturiko dantzariei zuzenduta dago, dakiguna hobeto ulertzen laguntzeko eta dakiguna modu egokiago batean irakasten laguntzeko.

Ikastaroa egiten dutenek dagokion etortze diploma jasoko dute.

Noiz

2019.eko uztailak 1, 2, 3, 4 eta 5

arratsaldez, 17:00-20:30

Non

Bilboko Hezkuntza Fakultatea

UPV/EHU

Barrio Sarriena, s/n 48940 Leioa

Nori zuzendua

Aiko taldearen metodoa ezagutu eta dantzaren didaktikan sakondu nahi duten tradiziozko dantzan trebaturiko dantzari-dantzazale irakasleak, dantza maisuak, musika irakasle, musikari eta dantzariak orokorrean.

Izen ematea

aiko@aikotaldea.eus helbidera Dantzaren didaktika ikastaroan parte hartu nahi dela adieraziz:

•            izen abizenak

•            jaioteguna

•            kontakturako mugikor zenbaki bat

•            ohiko dantza eskola edo dantza taldea

75€ sartu ikaslearen izen-abizenak adieraziz, Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):

ES85 2095 0233 10 910994 3783

Egitaraua/edukiak

•            Soinuaren ezaugarriak

•            Pultsua antzematen eta barneratzen

•            Azentoa

•            Erritmo bikoiti eta hirukoitiak

•            Erritmoa antolatzeko ahaleginetan: konpasa eta denboraren idazkera.

•            Konpas aldaketak

•            Ahotsa eta kantuaren oinarriak

•            Soinuaren altuera idazten

•            Dantzen egitura erritmikoak aztertzen, ulertzen eta lantzen

•            Inprobisazioa eta sormena dantzan

•            Apaindurak

•            Musika eta dantzaren arteko erlazioa erritmoaren bidez

•            Hasi hasieratik, oinez eta dantzan

•            Erromeri dantzaldia

Sabin Bikandi Belandia

Filosofian Doktorea Londreseko unibertsitatean (PhD) eta Etnomusikologian Masterra Goldsmith Collegen. Goi mailako musika irakaslea Donostiako Kontserbatorioko Ohorezko Saria lortuz eta Bilboko Kontserbatorioko Ganbara Musikako Ohorezko Aipamena. Hainbat talde eta erakundetan aritu da 1980. urtetik irakasle edo/ta jotzaile moduan, tartean Musikeneko tradiziozko dantza irakasle moduan ere. Txistulari aldizkariko zuzendaria izan zen (1992-1995). Konpositore gisa, txistu eta tradiziozko musika inguruan hainbat musika lan idatzi eta moldatu ditu. 2015. urtean ikusikizun baterako musika konposiziorik onenaren Max saria irabazi zuen. Gaur egun, Bilboko udaleko danbolinteroa da eta AIKO Taldeko kidea.

Patxi Laborda Larrea

Dantza maisu, koreografo eta txuntxuneroa. Ikuskizun ezberdinen gidoilari eta zuzendaria, dantzen berreskuratze edo birsortze prozesuetan aditua da. Neguko folklorean berzitua, hainbat lanak euskal dantzaz, neguko solstizioaz eta ihauterietaz egin ditu. Bilboko musika eskolako dantza maisua eta AIKO Taldeko kidea.

Josu Garate Suinaga

Dantzaria eta arkitektoa, musikaria eta kantuzalea, beti ere lagunarte egokian. Eibarko Kezka Dantza Taldeko dantzaria eta Arrateko Amaren ezpata-dantzaren kofradiako kide. Argia Dantza Taldearekin jarduna J.A. Urbeltz eta Marian Arregiren gidaritzapean sortutako ikuskizunetan 1997a geroztik. Dantzan.eus elkarteko kide eta langile dantzaren sustapen eta hedapenean, besteak beste Dantzan Ikasi formazioa programa koordinatuz. Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan irakaslea, euskal dantzaren teknika, historia, analisia eta errepertorio ikasgaietan. Sasimusikaria, autodidakta, eMePebo5t "rockmerixa" taldeko partaide plazetan dantzan eta plazak dantzaraziz, festalagun, Aiko taldeko kidea.

Marijose López Ugarte

Goi mailako musika armonia, konposaketa eta musika irakaslea. Erdi mailako piano eta txistu musika irakaslea. "Willems" irakasbidean diplomatua Lyoneko eskolan. Txistulari eta piano jole moduan aritu da hainbat taldetan. Azken urteetan, eta bere irakasle formazio zabala osatze aldera, Patxi Labordarekin dantzan ikasi du BilbaoMusikan. 1985 geroztik, musika irakasle moduan lan egin du Bizkaiko musika eskola ezberdinetan. Gaur egun, Bilboko Udal Musika Eskolako piano eta musika irakaslea da eta AIKO Taldeko kidea.

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus