AIKO Taldearen bertoko musika eta dantza ulertzeko modua, Slow Food eta Km0 mugimenduaren bertsio koreografikoa dela esan dezakegu, eta inoiz, gurea Slow Dance dela ere esan digute, Km0 dantzan. Honen harira, bertoko Slow Food elkartearekin lankidetza hitzarmen bat sinatzeko asmoa dugu irailean, eta elkar lana hasteko lehen ekimena irailaren 6an, ostiralez, Gorka Izagirre upategiak, "42 by Eneko Atxa" txakolinarekin Bruselaseko nazioarteko lehiaketa famatuan lortu duen ardo zuri onenaren saria ospatzea izango da. Horretarako, arratsaldeko 20:00tan mahastiak bisitatu eta berton mokau bat dastatzeko aukera izango dugu. Ondoren, Eneko Atxa chef ospetsuaren Eneko Jatetxean afari+dantzaldi berezia izango da, edo dantzaldi+afaria, honako menuarekin:
Menú
AIKO Taldearekin dantzaldia
Tartar vegetal, caviar de aceite y emulsión de hierbas y flores
Yema de huevo de caserío sobre estofado de trigo y jugo de pimientos asados al carbón
Merluza del Golfo de Bizkaia en tempura
Rabo deshuesado con su propio jugo
Postre
Torrija a la brasa y helado de leche de caserío
Bebidas
Maridaje con txakolis de Gorka Izagirre
Agua del grifo de Bilbao-Bizkaia
Prezioa: 50€
Plaza mugatuak dira eta izen emate ordena zehatz jarraituko da. Azken eguna irailak 1.
Izena emateko:
1-aiko@aikotaldea.eus helbidera email bat idatzi beharko da, izen abizenak eta telefono mugikorra argi adieraziz, eta
2-bertotik onarpen konfirmazioarekin batera, SMS edo Whatsapp bidez, 50€ko diru sarrera zein kontutan egin esango zaizue, zuen izen abizenak argi adieraziz transferentzian.
3-ordainketa eginda dagoenean izen ematea erabat onartua egongo da.
Izena emateko azken eguna irailak 1. Ekimena berezia denez, berriz ere gogoratu behar plaza mugatuak direla. Plazak betetzen direnean web orrialdean, facebooken eta mailing bidez iragarriko dugu.
DANTZALDI AFARIA
Slow food - Km0 - AIKO Taldea
Eneko Jatetxea
BI-2713 bidean. Astoreka Auzoa, Larrabetzu
Koordenadak: 43.280392, -2.766747
https://goo.gl/maps/ASiL3WkKw7GLvQAm9
Irailak 6, ostirala
20:00
Plaza mugatuak
Izena emateko azken eguna irailak 1
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus