22-10-2019
Aiko news: Dantzazale eguna, abenduak 14, Bermeoko Kafe Antzokian

Dantzari dantzazale eguna

Abenduak 14

Bermeoko Kafe Antzokia

Dantza eta musikarekin gora eta behera gabiltza denok astero astero, ikasten, praktikatzen... dantza jauziak, jota, porrua, mazurka... Eta lantzean behin, gure parranda eguna ospatzea bidezkoa da... bueno, bidezkoa baino, beharrezkoa. Eta horregatik, aspaldi ospatzen ditugu dantzazale egunak, dantzariak garelako baina batez ere dantzazaleak! Eta oraingoan Bermeora gatoz, herri kantari eta dantzaria, egun ederra elkarrekin pasatzeko asmoarekin, gabonetarako entrenamendu gisa.

13:00 Alamedan dantza-kantu-poteoa

14:30 Kafe Antzokian txakoli gonbitea

15:00 Km0 (zero patatero) bazkari herrikoia berton, bertokoak, bertoko jakiak bertokoentzan prestaturik

-Urdaibaiko ortuari eta barazkien entsalada
-Sukalkia: Euskal Label okela, Arabako patatak eta Busturiko tipulekin
-Atela gozotegiko pastelak
-Eltziegoko erreserba ardo beltza
-Bermeoko iturriko ura

Bazkarian izena emateko, zure izen abizenak adieraziz, 30 € sartu Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):

ES85 2095 0233 10 910994 3783

17:00 Dantzaldi erromeria

Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida trikikilariak

Bizkaiko Gaiteroak

Jarauta 69 txaranga? (konfirmatzeko)

AIKO Taldea

Jarraian guateke tradizionala eta

21:30 jai amaiera "Mi carro"rekin

 

Bilbo, Donosti eta  Durangotik autobusak izango dira eguerdirako etorri eta amaitzean bueltateko:

11:00 Donosti (15€) Amarako autobus geltoki zaharrean (Pio XII)

12:00 Durango (15€) autopistako peajeko parkingean (Donostitik datorren autobusa)

12:00 Bilbo (15€), Moyua Plazatik (Hazienda parean), zuzen Bermeora.

Autobusen buelta Bermeotik 21:30tan jaia amaitzen denean.

Autobusean joan nahi duenak, izena emateko SMS edo whatsapp bidez mezu bat agindu beza AIKO Taldearen 634 423 539 zenbakira nondik nora joan nahi duen eta izen abizenak adieraziz, adibidez:

"Donosti-Bermeo autobuserako Jose Antonio Agirre Lekube"

Ordainketa autobusean bertan egingo dugu sartzerakoan.

 

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus