“Bilgua” da gure azken diskoaren izena eta Elkarrek argitaratu du. Dantzarako diskoa dugu, tradiziozko musika-tresna taldea oinarritzat hartuta - txuntxun-a (esku bateko flauta eta salterioa), biolina eta danborra- Nafarroako Pirinioetako soinua islatzen duena
Txuntxunaren protagonismoak eramaten gaitu Nafarroako Pirinioetara, hain zuzen ere kolpekatutako soken musika-tresna honek gure Herriko inguru horretan lortu izan du osperik handiena. Irati eta Ossau bailaretan Euskal Herriko kulturak bat egiten du Bearne, Aragoi eta Kataluniakoarekin ere: horietako guztietako dantza tradizionaletan Txuntxun-biolina taldearen presentzia bereizgarria da. Hola, “Bilgua” lanak, mendia eta Pirinioak zehazki, kultur komunikazio eta harremanen toki bezala aldarrikatzen du.
CD-aren izenburua, Bilgua hitza, nafar euskalkian artzainek egiten dituzten bilerak izendatzeko erabiltzen da, sutondoko epeltasunean kontakizunak eta kantuak lagun dituztelarik artzainek egiten dituzten bilerak hain zuzen ere. Izenburuaren ondoko esaldiak, “Pirineotako magaletan dantzan”, gogora dakarkigu euskaldunak deskribatzeko Voltairek idatzitako aipu ezaguna: “Pirinioen magalean dantzan egiten duen herria”.
Errepertorioa erromeria tradizionalen tankeran grabatu da, hasieratik amaierara dantzan egin ahal izateko, XX. mende hasieran Luzaiden dantzatzen zirenetan bezala; bailara eta inguru ezberdinetako dantzak sartu dira, jauzi, ingurutxo, mutildantza, jota, balsa, mazurka, Txotis edota zortziko-en erritmoekin.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus