Youtuben, doan, Aiko taldeak grabaturiko tradiziozko dantza jauzi guztiak orain astiroago ere eskura hasmentan ikasleak laguntzeko asmoz.
Aiko taldeak aspaldi baten argitaratu zuen "Urraska: dantza jauziak Sagasetaren bidetik" liburu, DVD eta CD bikoitza. Agortu zelarik, taldeak, doan, zaleen eskura jarri zuen lana bere web gunean (https://www.aikotaldea.eus/diskografia-disko.php...), audioak eta bideoak youtubera igonez eta testuak PDF formatoan bertan ikusi edo eskuratzeko moduan jarriaz. Grabaketa historiko hartarako, Aiko taldekoek, abiadura erreferentzi moduan Beñat Irigoyen "Galtxetaburu"k grabaturiko "Azkaindarrak" jauziaren abiadura hartu zuten, hor nonbait, urraska dantzan egiteko egokia delako, suspensioa ondo markatuz txukun dantzan egiteko. Eta egia esan, inguruan entzuten diren hainbat jauzien abiadurarekin parekatuz, mantsoagoa, motelagoa, lasaiagoa dela esan dezakegu, baina hala ere, Aikotarrok, irakaskuntzan duten eskarmentuaren ondorioz, oraingoan gure eskura jartzen dute bertsio motelago bat. Jauziak irakasterakoan aspaldi konturatu ziren, jauzien musika pixka bat luzetuz, denbora pixka bat gehiago utziz urratsetik urratsera, ikasleen ikasketa prozesua erraztu zezakeela eta baliabide pedagogiko interesgarri bat dela. Eta horrela, orain, bertsio "luzetu" hoiek guztion eskura jarri dituzte beraien Youtubeko kanalean.
Bejondeizuela, onegin!
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus