AIKO TALDEAK BI TAILER ANTOLATU DITU 6 URTE ARTEKO HAURRAK DANTZATZEN HASTEKO, CAMPOS ANTZOKIAREKIN LANKIDETZAN
Helburua da helduak bihurtzea txikienek imitatzeko erreferente, eta jolas eta ariketa ludikoen bidez, dantzarako zaletasuna transmititzeko tresnak eskaintzea.
Kulunkaz Gure lehen urratsak dantzan familian dantzatzeko bi tailer izango dira, bi adin-taldetan banatuta (0tik 2ra eta 3tik 6ra), eta abenduaren 27an, astelehena, egingo da Bilboko Campos Antzokian.
Derrigorrezko maskara Campos Antzokiko egonaldi osoan.
Tailerrak, grabatu eta streaming bidez emitituko dira, helburu didaktiko eta dibulgatiboekin, batez ere interneten. Hori jakinda, parte-hartzaileek, parte hartzean, baimena ematen dute tailerrean grabatuak izateko beren seme-alabekin edo beren ardurapeko adingabeekin batera, eta haien irudiak erabiltzeko.
Informazio guztia: www.aikotaldea.eus
0-2 urteko tailerra: 17:00etan
3-6 urte bitarteko tailerra: 18: 0etan
Izen ematea: deitu 634 423 539 telefonora, edo nahiago baduzu, zure datuak igorri info@aikoeskola.eus helbidera: aukeratu duzun tailerra (0-2 ala 3-6 urte), izen abizenak, telefono mugikorra eta haurrekin bazatoz beraien izenak eta adina.
PLAZA MUGATUAK
Prezioa: 10 €heldu bakoitzeko, sarreran ordaindu beharrekoa.
Irakasleak: Amagoia Elosegi, dantzaria, dantza irakaslea eta musika pedagogian aditua, Patxi Laborda dantzari, koreografo eta dantza maisua, eta Sabin Bikandi, musikari eta dantza maisua.
Zergaitik
Dantzaren transmisiorako prozesua anitza eta konplexua da. Ezaguerak, errutinak eta ohiturak hartzea, eta musikarekiko erantzun psikomotorrerako mekanismoak garatu eta finkatzea oharkabe gertatu ohi dira, era askotako jolas eta ariketen bitartez. Mota ugaritako entretenimendu hauek amaren sabel barruko esperientziatik has daitezke, eta gerora, bizitza osoko jarraipena izaten dute. Tailer honetan, dantza-tradizioa arbasoengandik jaso eta ondorengoengana igorri nahian dabiltzan AIKO Taldeko dantza maisuen esperientzia zabaltzen saiatuko gara.
Helburua
Dantza gure berba bako hizkuntza da, eta horrela, imitazioz eta inmersioz ikasten dugu hizketan eta dantzen ere. Haurrak, imitatzeko moduko erreferenteak behar dituzte inguruko helduen artean. Horixe da Kulunkaz tailer honen helburu nagusietako bat: haurrei inguruko helduak imitatzea ahalbidetuko dieten oinarri-oinarrizko tresnak eskaintzea. Hau da, familian dantza sustatzea.
Edukiak
Euskal kulturaren alor inportante bat, gure hizkuntza koreografikoa.
Musikarekiko gizakiak berezkoa dugun erantzun psikomotorea.
Musika eta mugimenduaren arteko erlazioa.
Dantzaren bidez ingurukoekin komunikazioa: dantza gizarteratzeko baliapide inportantea.
Musika gorputz osoarekin modu organikoan sentitzea eta bizitzea.
Belaunaldien arteko harremana.
Tailerren dinamika
0-2 urteko tailerra. Besoetako umeak
Nori zuzendua: nagusiki helduentzat diseinatua: gurasoak, amama-aititeak , izeko-osabak, zaintzaileak, haurtzaindegi eta haur-eskoletako heziketako profesionalak... haurrek dantzarekin lehen kontaktua izan dezaten zenbait baliabide eta ariketa ezagutzeko interesa duen ororentzat.
Haurrekin ere parte hartu daiteke, baina batez ere, gomendioa da nagusiak haurrik gabe etortzea, eta ariketa praktikoak egiteko, haurrak ordezkatzeko panpinaren bat ekartzea.
Haurrekin etorri ezkero, haurrak besoetan ditugula batez ere arituko gara, eta horrez gain, paseorako kotxetxoetan edo aulkitxoetan, edo motxiletan ere ariketak landuko ditugu.
Partehartzaile mugatuak espazioaren arauera.
3-6 urteko tailerra.
Nori zuzendua: Helduekin lagunduta datozen haurrentzat diseinatua. Haur+helduen bikoteak.
Musikarekin jolasten hasteko proposamen desberdinak: pultsuaren, erritmoaren, azentuaren edo esaldiaren pertzepzioa, edozein musikari aplika dakizkiokeen jolasen bidez.
Imitatuak izaten ikastea da kontua, eta etxeko haurrekin parteka daitekeela ikustea. Dantzaren bidez komunikazioak eta sormenak taldean eta familian duten zeregina sustatzea.
Partehartzaile mugatuak espazioaren arauera.
AIKO TALDEA ORGANIZA DOS TALLERES PARA INICIAR EN LA DANZA A BEBÉS Y NIÑOS DE HASTA 6 AÑOS EN COLABORACIÓN CON EL TEATRO CAMPOS
El objetivo es convertir a los adultos en los referentes a imitar por los más pequeños, proporcionándoles, a través de juegos y ejercicios lúdicos, herramientas con las que transmitir la afición por el baile
Kulunkaz – Nuestros primeros pasos en la danza, son dos talleres de danza en familia que se dividen en dos grupos de edades (de 0 a 2 y de 3 a 6 años), y se celebrarán el lunes 27 de diciembre en el Teatro Campos de Bilbao.
Mascarilla obligatoria durante toda la estancia en el Teatro Campos.
Los talleres se grabarán y se emitirán en streaming con fines didácticos y divulgativos, principalmente en internet. Sabiendo esto, los participantes, al participar, dan su consentimiento para ser grabados durante el taller junto a sus hijos o menores a su cargo, y utilizar sus imágenes.
Toda la información en: www.aikotaldea.eus
Taller de 0 a 2 años: 17:00 h
Taller de 3 a 6 años: 18:00 h
Inscripción: llamando al teléfono 634 423 539 o si lo prefieres, envia un mensaje a info@aikoeskola.eus con tus datos: taller elegido (0-2 o 3-6 años), nombre y apellidos, móvil de contacto, y si vienes con niños sus nombres y edad.
PLAZAS LIMITADAS
Precio: 10€ por adulto, a pagar a la entrada.
Impartidos por: Amagoia Elosegi, dantzari, maestra de danza y especialista en pedagogía musical, Patxi Laborda, dantzari, coreógrafo y maestro de danza, y Sabin Bikandi, tamborilero y maestro de danza.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus