Urte batzuk pasatu dira AIKO Taldeak eta Bilboko Udalaren Bandak BANDtzaldia estreinatu zutenetik Azkuna Zentruan, eta datorren ekainaren 23an, arratsaldeko 18:00tan hasita Bilboko Areatzan berriz izango ditugu beraien musika ederrarekin dantzan gozatzeko.
Oraingoan talde biak, plazan arituko diren AIKO Taldeko dantza maisuen gidaritzapean arituko dira baina bakoitzak bere doinu eta errepertorio bereiztuekin ere. Horrela, José Rafael Pascual Vilaplanaren batutak zuzenduta, besteak beste, Joseph STRAUSSen Radetzky Marsch, Carmelo BERNAOLAren Paco Molero pasodoblea edo Dimitri SHOSTAKOVICHen 2. balsarekin dantzatzeko aukera izango dugu. Eta noski, AIKO Taldearen marka daramaten dantza jauzi, jota, mazurka eta abar luze bat...
Animatu zaitez!
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus