2022-2023 ikasturtea prest!
Zatoz gurekin kantuz eta kantuaz lagunartean gozatzera. Sekulako onurak omen ditu osasunean; gainera, kantatzeak taldeko kide izatearen sentimendua sortzen du. Elkarrekin kantatzean bihotzeko frekuentziak ere sintonizatzen dira, zirrarak trukatzen dira eta energia positiboa sorrarazten da.
Euskal herri osoko kantuak lantzen ditugu euskaraz eta ez da musika ezagutzarik izan behar.
Probatu eta dastatu!!
Animatu eta eman izena Aiko kantarin!
*Astearteetan, 19:00etatik 20:00etara, Plaza Barriko Euskaltzaindiaren egoitzan duzu hitzordua*.
Urriaren 4an hasiko da eta lehen hilabetea proba egiteko izango duzu.
IZENA EMATEKO:
Tel. 656 739 329
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus