Kepa Artetxe Atutxa Galdakaon jaio zen 1939.urtean. Bere ama. Margari, eta inguruko familia dantzazale sutsuak izanik txiki txikitatik barneratu zituen mugimendua eta erritmoa, bai soinean zein bizitzan.
14 urterekin Galdakaoko Andra Mari taldean hasi zen dantzan eta orduztik bertan jarraitzen du: dantzari, dantza maisu, ikerlari eta zuzendaritzako kide bezala aritu izan da. 70.hamarkadan Euskal Herrian eman zen dantzak eta beraien ingurunea sakonago aztertzeko mugimenduan parte hartu zuen Andra Mari taldeak eskualde ezberdinetan egindako lanekin. Lan horien artean, azpimarragarria da oraingo honetan ere aurkeztuko digun hau: Bizkaian, eta batez ere Gorbeialdean, jotaren inguruan egindako ikerketa eta aztertze lana.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus