31-07-2023
Aikorekin dantzan Aste Nagusian

AIKO TALDEAK DANTZA TRADIZIONALEKO TAILERRAK ETA ERROMERIAK ESKAINIKO DITU ASTE NAGUSIAN, BILBOKO KONPARSEN ESKUTIK 

*AIKO Dantzaguneak dantzatzeko emozioa deskubritzeko eta doako tailer herrikoiekin gozatzeko aukera eskainiko du. Tailer horiek jai-eremuko hainbat txosnatan egingo dira, egunero, 13:30ean: 21ean (Zarataz), 22an (Askapeña), 23an (Altxaporrue) eta 24an (Trikimailu).

*Jardueren egitaraua AIKO Dantzapoteoarekin osatuko da, asteazkenean, hilak 23, Zazpikaleetan zehar eta AIKO Erromeriarekin, ostiralean, hilak 25, Arriaga plazan. 

AIKO Taldeak ekimen berri bat iragarri du Aste Nagusian parte hartzea sustatzeko dantza tradizionalaren bidez, Bilboko Konpartsekin lankidetzan. Programa berezi bat Bizkaiko hiriburuko jaien asterako: AIKO Dantzagunea, dantza herrikoien tailerrak txosnetan, egunero 13:30ean; tradizioa bihurtu den Dantzapoteoa Alde Zaharrean eta erromeria handi bat ostiralean Arriagako plazan.

AIKO Dantzagunea

Denok dakigu dantzan, gure gorputzari dantza egiten utzi besterik ez dugu egin behar, eta horretarako, AIKO Taldeak AIKO Dantzagunea antolatu du, Aste Nagusian dantzatzeko esperientzia partekatzeko gunea/tailerra. Jarduera abuztuaren 21etik 24ra bitartean egingo da Areatzako hainbat txosnatan, egunero 13: 30etan.

AIKO Dantzapoteoa

Asteazkeneko jarduerak 13:30ean hasiko dira AIKO Dantzagunearekin Altxaporrue konpartsaren txosnan, eta ondoren, aspalditik Aste Nagusian ospatzen den AIKO Taldearen Dantzapoteoari hasiera emango zaio. Dantzapoteoan, AIKOko musikari taldeak lagunduta, bere soinu mugikorreko ekipoarekin, lagunen artean abestu eta dantzatzen da Alde Zaharreko tabernatik tabernara.

AIKO Erromeria

Eta ostiralean, Aste Nagusiko egun handian, 19:00etan, erromeria Arriaga plazan.

Ikastea eta dantzan hastea garrantzitsua bada, garrantzitsua da horretarako aukera eta espazio egokiak izatea, horregatik, AIKOk tradiziozko dantza modu berri batean bizitzeko aukera eskaini nahi digu. Zuzeneko musika, bereziki dantzarako egina, eta dantzaz gozatu ahal izateko zenbait argibide. Azalpenak, argibideak eta koreografia errazak, dantza barrutik ezagutzeko eta beste era batera ulertzeko eta bizitzeko.

Patxi Laborda eta Sabin Bikandi AIKOren sortzaileen iritziz, dantzatzea edozein adinetan jarduera fisiko osasungarria da, egoera kardiobaskularra eta orekaren zentzua hobetzen ditu, eta narriadura kognitiboa atzeratzen du, harreman sozialak bultzatzeaz gain. Hori dela eta, AIKO Taldeko kolektiboa 2006. urtetik ari da lanean dantza aikoeskolaren bidez zabaltzeko, astero Euskal Herriko hainbat tokitan eskolak emanez, eta astelehen arratsaldero Bilboko Campos Antzokian. Horrez gain, dantza tradizionaleko lehen eskola digitala jarri du martxan: www.aikoeskola.eus.

 

AIKO TALDEA ASTE NAGUSIA PROGRAMA

AIKOrekin dantzan Aste Nagusian

Abuztuak 21, astelehena

13:30, Zarataz konpartsaren txosnan

AIKO Dantzagunea

 

Abuztuak 22, asteartea

13:30, Askapeña konpartsaren txosnan

AIKO Dantzagunea

 

Abuztuak 23, asteazkena

13:30, Altxaporrue konpartsaren txosnan

AIKO Dantzagunea + Dantzapoteoa zazpi kaleetatik

 

Abuztuak 24, osteguna

13:30 Kaialde txosna jai gunean (Satorrak+Trikimailu)

AIKO Dantzagunea

 

Abuztuak 25, ostirala

19:00, Arriaga aurreko plazan

AIKO Erromeria

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus