27-05-2024
aiko news: Kantari Kontari Roberto Etxebarriarekin Mendibile Jauregian (Leioa/Bizkaia)

Udaberriko saioei amaiera emateko, programa berezi bat prestatu dugu Roberto Etxebarriarekin batera, Miren alaba eta Idoia Markaida lagunduta datorrela oraingoan. Trikitilaria baino gehiago, Roberto Etxebarria artista kantautore eta soinujole handia da, bere alabarekin batera, abesti eta koplekin tradizioa aberastu eta bizirik mantentzen duena.

Aiko Taldearekin batera, Bizkaiko Txakolinarekin batera kantua eta dantza uztartuz, Kantu Bazkari batera gonbidatzen gaituzte ekainaren 15ean, 14.30tan Leioako Mendibile Jauregian, Aita Sanantonioren "errepetiziño" bezperan kantu eta dantza errepertorioa freskatzeko. Elkarrekin kantatu eta dantzatzeko aukera eta giro paregabea izango dugu Bizkaiko Txakolinaren laguntzaz: "txakolin, txakolin, txakolinak on egin". Zatoz kantatuz eta dantzatzuz gozatzera!

Izen ematea berton: 35€

https://bizkaikotxakolina.eus/eventos/kantari-kontari/

Prezioa barne, Leioa Gastro menua eta Bizkaiko Txakolinekin uztarketa:

*Berdel montaditoa barazki erreen gainean - Garena Txakolina 2023.

*Tomate entsalada, gazta freskoa, intxaurrak eta oliba beltza - Loreako Ama Rosé 2023, Virgen de Lorea Upeltegia.

*Espinaka pasta freskoa txanpiñoi eta baratxuri samurrekin - Paradisuak Leioa 2022, Itsasmendi Upeltegiak.

*Txerri azpizuna plantxan patata eta aza purearekin - Ieup! Barrikan 2022, Magalarte Lezama upategia.

*Sagar-tarta banilla izozkiarekin.

Kantu/dantza bazkaria da, beraz, guztiok kantatu eta dantzan egingo dugu.

Bazkalostean, dantzaldi/erromeria izango da terrazan.

Ekitaldia euskaraz da.

 

 

 

 

 

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus