OZTIBARRE 2024
urriaren 26-27 octobre
DANTZA ASTEBURUA
danse basque : stages-repas-bals
Urriaren 26a ibiakoitza:
dantza ikastaldi/bazkari/dantzaldi
Urriaren 27a igandea:
dantza familian/bazkari herrikoia/erromeria
Donaixti-Ibarreko pilota plazan
Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdea
Akitania-Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdearen laguntzaz, Danspirenaika martxan jarri dugu. Danspirenaika dantza tradizionalaz gozatzeko bidai kultural bat da, Pirinioen bihotzean dantzan egin eta dantzatzen ikasteko aukera bat. Aurten, uztailean Hechon izan gara eta irailean Erronkarin izanen gara, eta urriaren azken asteburuan, 26 eta 27an, Oztibarrera goaz, Larzabalera larunbatean eta Donaixti-Ibarrera igandean.
Mendiak haranen arteko biderik motzena izan dira beti, elkargune bat, ospakizun amankomuneko toki bat, festa, erromeria eta dantza gune bat, gure kultura partekatu dugun eta oraindik partekatzen dugun sozializazio-gune nagusia. Danspirenaika proiektu parte-hartzailea da, eta dantzarekiko dugun pasioa eta elkartzen gaituen gure hitzik gabeko hizkuntza partekatzen saiatzen gara, edozein mugetatik haratago.
Eta Oztibarre,kulturak mugak gainditzeko duen ahalmenaren lekuko izan da erdiarotik; Donejakue bidearen eraginez, erromesak eta beraien kultura (musika eta dantza barne), bertatik joan eta etorri izan dira mendeetan. Danspirenaika ere horretara dator, harremanak zabaldu eta estutzera, pirinioetako kultura amankomun eta anitza aldarrikatzera.
Danspirenaikak asteburu bateko ikastaroa baino zerbait gehiago izan nahi du; izan ere, ezagutzak partekatzeko gunea izateaz gain, bizipenak, esperientziak, arazoak, konponbideak, lekuak eta abar partekatzeko gunea ere izan nahi du. Horregatik, prestakuntza-saioak, eskolak eta tailerrak bezain garrantzitsuak dira txangoak, plazako dantzak, mahai gainak, dantza-txandak eta parte hartzaileen arteko harremanak zabaltzea. Horregatik, gure tradiziora joz, Garruzeko, Elizondoko edo Benasqueko azokak etortzen zaizkigu burura... Danspirenaika azoka bat bezala pentsatzen dugu, elkartzeko eta trukatzeko gune hori, askotan entretenimenduz eta dibertimenduz lagundua.
Danspirenaika dantza-zaleei zein profesionalei zuzenduta zaie, eta, batez ere, herritarrei, gozamenerako eta dibertsio partekaturako gonbidapen zintzo batean.
Ikastaroak+bazkaria+erromeria larunbatean Espelletenian
Dantzaren funtzio nagusienetarikoa harremana izan da eta jolasa, bikotearekin batipat, eta Larzabaleko Espelleteniako ikastaroetan hori landuko dugu, lagunarekin bikotean tradizioz egin ditugun dantzak: fandangoa, arinarina, balsa, mazurka, eskotixa, polka, etabar.
Ikastaroetan parte hartzea prezio librean da, borondatea ordainduz nahi duenak, baina izena eman behar da HEMEN tokia kudeatzeko.
Dantza ikastaroen osagarri, urriaren 26an, Espelletenia Ostatuan bazkari herrikoia antolatu dugu (26€, ordainketa online berton) eta arratsaldean dantzaldi berezi bat 18:00tan Roberto Etxebarriarekin. Lagungarri Espelletenian talo batzuk ere egingo dituzte nahi duenarentzat erromeria laguntzeko.
Izen ematea eta ordainketa online HEMEN
Dantza eguna igandean Donaixti Ibarren
Eta igandean, urriaren 27an, Donaixti Ibarreko pilota plazan, dantza eguna antolatu dugu Oztibarreko Ikastolaren laguntzaz. Hasteko Bunuztar Xoriak taldeko haurren ikuskizuna. Ondoren Dantza familian ekimenaren bidez haur, gazte, guraso, irakasle, lagun... guztiak elkarrekin dantzan egiteko asmoa dugu, elkarrekin ikasiz, elkarrekin gozatuz. Ondoren aperitifa eta gero bazkari herrikoia (25€ nagusiak eta 12€ haurrak, izen ematea online eta ordaindu bazkarian berton) eta bazkalondoan dantzaldia AIKO Taldearekin.
Igandeko bazkarirako izen ematea online HEMEN eta ordainketa bazkarian berton.
EGITARAUA
URRIAK 26 LARUNBATA
Espelletenia ostatuan. Izen ematea: doan HEMEN. Ordainketa: borondatea.
09:30-12:30 Pirinio inguruko bikote dantzak I
12:30-14:30 Bazkaria Espelletenia ostatuan (26€, izena eman eta ordaindu HEMEN)
14:30-17:30 Pirinio inguruko bikote dantzak II
18:00-20:00 Dantzaldia Roberto eta Miren Etxebarriarekin
19:00 Talo jana
URRIAK 27 IGANDEA
Donaixti-Ibarreko pilota plazan (eta ezker paretan euria balitz)
10:30 Bunuztar Xoriak dantza taldeko haurren ikuskizuna
11:00-12:30 Dantza familian: dantza, gure hitz gabeko hizkuntza da, eta euskararen pare, dantzak ere komunikatu eta elkartzen gaitu; haur, gazte, heldu, guraso, aiton-amonak... Musikaz elkarrekin gozatzen ikasteko aukera ederra! Galtxetabururen taldea eta Aikotarrak elkarrekin.
12:30 Aperitifa
14:00-16:00 Bazkaria (25€ nagusiak 12€ haurrak, izen ematea HEMEN, ordaindu berton)
Bazkalondoan, dantzaldia AIKO Taldearekin.
IKASTAROETARAKO IZEN-EMATEA
IZENA EMATEKO, EGIN KLIK HEMEN
TOKI MUGATUAK!!
IBIAKOITZA. BAZKARIRAKO IZEN EMATEA
Egotaldia errazteko asmoz, urriaren 26an, larunbatez, Espelletenia ostatuan bazkari herrikoia antolatu dugu 26 eurotan.
IZENA EMAN ETA ORDAINTZEKO, EGIN KLIK HEMEN
TOKI MUGATUAK!!
IGANDEA. BAZKARIRAKO IZEN EMATEA
Donaixti-Ibarreko herriko gelan, pilota plaza atzekaldean. 14:00tan. 25€ nagusiak 12€ haurrak. Izen ematea online HEMEN eta ordainketa bazkaltzeko tokian, pilota plazan.
LO EGITEKO OSTATUAK / HOTELAK
Espelletenia ostatu eta hotela
https://www.espelletenia.eus/
Tel +33 05 59 37 81 91
Beste lo egiteko toki batzuk:
Office de Tourisme de Saint-Jean-Pied-de-Port - Pays Basque
14 place Charles de Gaulle
64220 SAINT JEAN PIED DE PORT
saintjeanpieddeport@otpaysbasque.com
+33 0559370357
* Erreserbak lehenbailehen egitea gomendatzen da.
* Ostatuaren kudeaketa eta kostua ikasle bakoitzaren kontura izango da, eta antolatzailea informazioa eta kontaktua ematera mugatuko da, inolako irabazi-asmorik gabe.
Danspirenaika eta AIKO Taldeari buruzko informazioa gehiago:
www.aikotaldea.eus
tel. 634 423 539
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus