Udazkeneko Kantari Kontariren bigarren saioa, benetan berezia izango da. Erramun Martikorena, artzai eta euskal abeslariarekin batera, saio aparta izango baitugu, musika, kantua, txakolina eta gazta uztartuz oraingoan.
Otsobi baserrian sortua (hortik ezizena), Baigorrin, modu profesionalean sekula ibili ez bada ere, (ofizioz artzai) zein autodidakta izanik, Euskal musika herrikoiaren erreferente nagusietarikoa da, bere eta bereziki beren, ahotsa.
1969an Larzabalen kantu txapelketa irabazi zuenetik, ehundaka izan dira beren kontzertu zein agerradiak. 1978An lehen disko grabatzeko parada izan zuen. Manex Pagolak zirikatuta, a capella. Lehen diska horretan, Maitiak galde egin zautan abesti ezaguna agertzen zaigu. Letra, Azkue etab egindako euskal kantu batuketan agertzen bada ere, musika Erramun-ena dela esan behar da. Letragilea ez baina melodia asmatzaile bikaina bait da. 9 diska propio eta hainbat kolaborazio dituena. Laboa, Lertxundi, Lete,….etab luze batekin. Berea da, Xabier Letek asmatutako Xalbador-en Heriotzean bertsiorik esagunena, ziurrenik, euskal kantagintzan abestirik abestu-entzunena.
Xalbadoren Heriotzean zein Zetak taldearekin egindako kantekin gozatu ostean, Erramun berak ekoiztutako gazna eta Bizkaiko Txakolinarekin uztartze dastaketa izango dugu.
Erramun Martikorena Kontari Kantari
Prezioa: 5 €
informazioa eta sarreraK:
https://bizkaikotxakolina.eus/eventos/kantari-kontari/
Mendibile Jauregia
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus