06-03-2025
aiko news: Arratiako jota danontzat. Ikastaroa 4 egunetan

ARRATIAKO JOTA DENONTZAT ikastaroa

4 egunetako ikastaroa

“Arratiako jota” izenarekin, batez ere, talde folklorikoen akademizazioaren aurretik hedatuta zegoen dantzatzeko modu herrikoi, aberats eta anitza izendatzen da. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak, eta batez ere bertoko dantza maisua izan den Kepa Artetxeren lanari ezker Euskal Herri guztian zabaldu zen “Arratiako jota” moduan. Dantzakera honen oinarria, egitura eta sistematizazio didaktikoa ezagutzeko ikastaroa interesgarria antolatu da Danspirenaikaren eskutik Arratiako herri ezberdinetan.

Kontuz! ez dira 4 ikastaro, baizik eta ikastaro bera herri ezberdinetan antolatuta 4 egunetan Arratia ezagutzeko eta Arratiarrak dantzan gonbidatzeko:

    LEHEN KLASEA-Martxoak 9 IGORRE 18:00 eskolako aterpean

    BIGARREN KLASEA-Martxoak 16 DIMA 18:00 frontoi txikian

    HIRUGARREN KLASEA-Martxoak 23 ZEANURI 18:00 plazako frontoian

    LAUGARREN KLASEA-Martxoak 30 AREATZA 18:00 herriko eskoletan

ARRATIAKO JOTA DENONTZAT IKASTAROAN IZENA EMATEKO

Ikastaroa doan, debalde, kittorik da eta izena emateko ikaslearen izen abizenak, mugikorraren zenbakia eta emaila agindu behar dira honako helbidera, ARRATIAKO JOTA DENONTZAT IKASTAROA jarrita, whatsapp bidez edo posta elektronikoz: 

    whatsapp: 634 423 539

    e-: bulegoa@aikotaldeda.eus

*OHARRA: dantzan egiteko oinetako erosoak ekarri eta behar bada saioa bukatuta aldatzeko beste elastiko edo kamiseta bat.

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus