15-01-2026
aiko news: Dantza egonaldia Urkiolan, martxoak 21-22

Datorren martxoaren 21 eta 22an, lehenengoz Urkiolara goaz dantza egonaldi bat egitera. Urkiolako Santutegia guretzat, Urkiolako Dantzategia ere bada, erromeri toki historikoa. Eta berton, Urkiola hotel berriztuan, gure dantza txoko gozoa eraikitzeko aukera izango dugu asteburu horretan Jasone, Patxi eta hoteleko lankide guztiekin.

ARTETXEREN JOTATIK TIREKA

“Arratiako jota” izenarekin, batez ere, talde folklorikoen akademizazioaren aurretik hedatuta zegoen dantzatzeko modu herrikoi, aberats eta anitza izendatzen da. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak, eta batez ere bertoko dantza maisua izan den Kepa Artetxeren lanari ezker, Euskal Herri guztian zabaldu zen “Arratiako jota” izenpean. Kepa gure dantza maisu eredua izan da, laguna, eta gure taldekide diren Larraitz eta Ainararen aita, eta Mertxe Arrienen senarra. Berarekin ikastaroren bat baino gehiago ere egin dugu, eta oraingo honetan, teknologiari esker, bere jota grabaketetik "tireka" jotaren inguruko hainbat kontu aztertu, ulertu, sistematizatu eta partekatzeko aukera izango dugu AIKO Taldeko irakasleen eskutik.

AIKO Taldeak 20 urte betetzen dituen honetan, zerbait berezia prestatu nahi izan dugu ospatzeko eta, bide batez, Kepa Artetxeri gure esker ona adieraztea pentsatu dugu guk dakigun moduan: dantzan.

PROGRAMA

LARUNBATA, MARTXOAK 21

LARUNBATA, MARTXOAK 21

16:00-17:00. Ongietorria eta aurkezpena, eta kafetxo bat elkarri agurtzeko.

17:00-20:00 Kepa Artetxeren dantzakera aztertzen eta sistematizatzeko proposamena

21:00 AFARIA

22:30 Afalondoko dantzaldia AIKOPEKOrekin

IGANDEA, MARTXOAK 22

10:00-13:00 Aiko dantza irakasleen eskutik jota eta porru ezberdinen dastaketa

14:00 BAZKARIA

NOLA MATRIKULATU

Ikastaroetan izena emateko:

https://aiko.eus/producto/dantzaegonaldiaurkiolan-martxoak21-22/

60€ ekimenetan eta dantzaldian parte hartzea. 

Hoteleko egonaldia Urkiola Hotelean berton kudeatu behar du bakoitzak.

*18 eta 30 urte bitarteko gazteak DEBALDE izango dute matrikula, doan, musutruk, kittorik, baina ez hoteleko egonaldia.

OSTATUA

 Urkiola Hotelak egonaldi-pakete berezi bat eskaintzen du dantza egonaldian izena ematen dutenentzat, besteak beste:

• Ohe bateko, biko edo lauko gela/apartamentuetan lo egitea martxoaren 21etik (larunbata) 22rako (igandea) gauean

• 21 larunbateko afaria

• Igandean, hilak 22, gosaria eta bazkaria.

90 euro lagun bakoitzeko, bi otordu, ohea eta gosaria.

Izen ematea Urkiola Hotelean bertan egin behar du bakoitzak. 

Hona hemen telefonoa: 622589632

Plaza mugatuak dira. Benetan!

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus