Abenduaren 26an, ostirala, Ondarroako Beikozini Kafe Antzokian.
2014. urtea ere badoakigu jota eta pasodobleekin, mazurka eta jauziekin dantzan, jolasean, lagun arteko parrandetan, erromeri eta dantzaldi ibilgariarekin gora eta behera... Elkarrekin urtea patxadaz agurtzeko, 2014. urteko azken ostiralean Ondarroan elkartzeko proposamenarekin gatozkizue, eta lasaiago eta patxadaz egoteko, afaria ere prestatu digute Beikozinan. Animatu eta gure "kotilloi" berezia ospatzera zatoz!
20:00 dantza poteoa
21:00 mahaian zintzo afaltzeko prest
22:00 gabonetako boloboloa edo sari banaketa.
22:15 dantzaldia Aiko taldearekin
PLAZA MUGATUAK
AFARIRAKO TXARTELAK 20€ BEIKOZINAN, edo, 20€ sartu zure izen-abizenak adieraziz, Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):
2095-0233-10-9109943783
OHARRA: ordutegiak, beti bezala, pokomasomenosekoak dira...
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus