Abenduaren 27an, larunbata, hitzordua genuen, Bilbon, Kulturbasque UPV/EHU-ko Bizkaia Aretoan.
Goizeko 11etarako prest zeuden dantza-kide berriak dantza-gelarako atari aurrean: bat, amonaren besoetatik adi-adi ingurukoei begira; beste bat, aitari eskutik tiraka barrura sartzeko bultza eginez; batzuk, euren sehasketan, goxo-goxo etzanda gurasoek kulunkatzen zituzten bitartean, eta beste batzuk, euren laguntxoei eskutik helduta, jauzika, ondo pasatzeko irrika aurpegiz.
Famili-giroan, dantzan gozatzeko aukera izan zuten 0-6 urteko umeak Kulunkaz, lehen urratsak dantzan emateko tailerrean. Baita gozatu ere!
0-2 urteko umeak, gurasoen besoetan, sehaska kanten erritmoan kulunkatzen ziren bitartean, 3-6 urtekoek, eskotix, pasodoble, jota, porru eta balsaren erritmoa markatzen zuten imitazio-jolasen bidez.
Ordu eta erdiko saioaren ostean, haurren aurpegietan nekea eta logalea nabariak ziren, baina pozik eta gustura bizitutako esperientziarekin.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus