Erromeri bat, dantzapoteoa ala dantza-kontzertua?

Erromeriak

Dantzan ikasten duenak dantzan egiteko aukerak eta gune egokiak behar ditu; horregatik, AIKOtarrok, era tradizionalean dantzatzearen esperientzia berria bizitzeko aukera eskaini nahi dugu. Dantzatzeko bereziki eginiko zuzeneko musika, eta horrekin batera, dantzaz gozatu ahal izateko argibide batzuk. Azalpenak, puntuak eta koreografia errazak dantza barnetik ezagutzeko eta beste modu batez ulertzeko eta bizitzeko. XXI.mendearen hasierako euskaldunei dantza tradizionalerako atea zabaltzen lagundu nahi diegu.

Animazio eta giro egokiaren bidez musikaz eta dantzaz gozatzeaz gain, baliagarri izan daitezken gutxieneko oinarri eta argibide batzuk eman nahi ditugu gure dantzaldietan, aurrerantzean edozein erromeri edo dantzalditan denok gai izan gaitezen dantzan egiteko.

Gure erromeri/dantzaldien helburuak:

• irakasle eta animatzaile profesionalek gidatuta dantzaren bidez elkarrekin komunikatzeko

gune bat sortzea; praktika, ikasbideak eta guztiok parte hartzeko gonbitea elkartuko dituen

gune bat.

• musika eta dantzaren, musikarien eta dantzarien arteko harremana lantzea.

• dantza eginez ikastea.

• ikasiz ondo pasatzea.

• ondo pasatuz dantzatzea.

ETB Muga gainetik dantzan

https://vimeo.com/250260897

Dantzapoteoa

Musika kaleetan zehar hainbat talde, fanfarre eta txarangak egiten dute, kantuan ere, tabernarik taberna guztiok ekin diogu noizbait, eta orain, AIKO taldearen dantzaldia ere kalez-kale, mugikor gozatzeko aukera daukagu. Dantzaldi mugikor/ibiltari honi "dantzapoteoa" izena jarri diogu guztiak horrela erabiltzen dugulako.

Dantza kale artera eraman nahi baduzu: DANTZAPOTEOA.

ETB, 7 kaleetan dantzari:

https://youtu.be/fcOzCLis-t0

Garaikideak

Dantza entzun dezagun

AIKO Taldearen dantza kontzertua

Gure musika eta gure dantza, gure lana eta gu geu garaikideak gara, bizi dugun garaiko kideak.

Eta musika eta dantza horrela ulertzen dugulako Garaikideak sortu dugu: ordu bete luzez, iturri zaharretik beti ur fresko eta berria edaten duen AIKO taldearen proposamena, tradizio bizia, gaurkoa, tradizioa bizirik dagoelako eta AIKO taldeko musika eta dantza maisuak ere gaur egun bizirik gaudelako. Guk sorturiko fandango, mazurka, jauzi, polka edo tango berrien estreinaldia, gure dantza aurrera gidatzen, baina hori bai, atzerako ispiluari sarritan begiratuz.

Dantza, musika eta gizakiaren mugimendua da, dena batean, dena elkar loturik. Musika eta dantza bat dira guretzat: Garaikideak ikuskizunean dantza entzungai eta musika ikusgarri egitera gatoz. Kontzertu dantzatua edo dantza entzunaldia.

Garaikideak kontzertua ere bada, lau musikari, gitarra, akordeoi, kontrabaxua eta txistua, dantza musika jotzen, eta AIKO Taldeko dantza maisuak oinekin kantuan, gorputz osoarekin musikaren bozgorailuaren lana egiten, dantzan. Eta emanaldi bakoitza ezberdina ere izanen da, inprobisazioa eta sorkuntza gure tradizioaren parte ere badelako.

Bideografik, Garaikideak:

https://youtu.be/lKzl5CwSFj4

KONTRATATZEKO:

BABEL MUSIK

607 919 504 (Ian)

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus