06-08-2015
EL CORREO: AIKO Taldeak musika eta dantza herrikoien ikuspegi berriztatua eskainiko du Gasteizen lehen aldiz jaietan

Ostiralean, abuztuaren 7an, jaigunearen gune garrantzitsuenetako batean, Aihotz plazan, eskainiko duen erromeriaren bitartez egingo du.

I.A.

AIKO Taldea, Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena sustatzen duen eta musikariz eta dantza maisuz osatuta dagoen taldeak, musika eta dantza herrikoiak ulertzeko duen modu berezia aurkeztuko du Gasteizen lehen aldiz. Ostiralean, abuztuaren 7an, Arabako hiriburuko jaietan, jaigunearen gune garrantzitsuenetako batean, Aihotz plazan, eskainiko duen erromeriaren bitartez egingo du.

Ama Birjina Zuriaren Jaien azken asteburuaren hasieran Dantzaldi Erromeriara joateko aukera izango da, Gasteizko alde zaharreko plaza enblematikoenetako batean, 19:30etik aurrera. AIKO Taldearen proposamena dantzaz gozatzean zentratzen da, dantza herrikoien koreografia tradizionalaren oinarrizko klabeak ikasiz. Eta hori guztia, maisu eta musikari profesionalen gidaritzapean.

Taldeak beste bi Dantzaldi Erromeria saiorekin emango dio amaiera abuztuko agendari, Berastegin (Gipuzkoa) eta Ean (Bizkai). Lehenengoa abuztuaren 9an, arratsaldeko 19:30ean, Herriko Plazan, eta bigarrena 22an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, kostaldeko herri horretako pilotalekuan, bertako nekazaritza azokarekin bat etorriz.

Abuztuari dagokion programari amaiera emateko, dantzapoteoa antolatu da Bilbon, Aste Nagusian. Abuztuaren 26an izango da, eguerdiko 13:00etan, eta Zazpi Kaleetako hainbat txoko hartuko ditu, Txakur kaletik abiatuta.

Irailera begira, AIKO taldeko kideei erromeriak egingo dituzte Urduñan, Beasainen, Legazpin eta Zeanurin, eta Zamudion dantza tailerra eskainiko dute. Irailaren 6an, igandean, arratsaldez, aduana hiri izandakoak jasoko du erromeria horietako lehena, Foruen Plazan.

Hurrengo asteburuan beste bi Dantzaldi Erromeria izango dira Gipuzkoako bi herritan: irailaren 12an, larunbatean, Beasainen dagoen Igartza auzoan ospatuko den Dantzari Eguna dela eta, arratsaldeko 18:30etatik aurrera AIKO Taldeak amaiera emango dio eguerdian hasiko den jai ekitaldiari. Eta hurrengo egunean, abuztuaren 13an, igandean, Legazpi beste erromeria baten eszenatoki izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Udazkenean, iraileko azken asteburuak AIKOren bi emanaldi berri jasoko ditu. Hasteko, arratsaldeko 18:00etatik aurrera dantza tailer bat egingo da Zamudioko (Bizkai) eskola zaharretan dagoen Kultur Etxean. Hurrengo egunean, irailaren 27an, eta Gorbeia Suzien mendiko lasterketa dela eta (ibilbide gogorreko 32 kilometro Parke Naturalean), AIKOk erromeria eskainiko du proba amaitzean, 19:00etatik aurrera, Zeanuriko (Bizkai) Herriko Plazan.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus