AIKOk Nafarroako, Gipuzkoako eta Bizkaiko zenbait herri bisitatuko ditu uztailean, sei erromeria eskaintzeko. Iruñea, Barakaldo, Errenteria, Zarautz, Gernika eta Lemoa izango dira AIKOk bisitatuko dituen sei udalerriak, dantza tradizionala eta ospakizun herrikoiak berrindartzeko bokazioari jarraituz.
Egun hauetan ospatzen ari diren San Fermin jaiak direla eta jendez gainezka dauden Iruñeko kale zaharrak izango dira Dantzaldi Erromeria jasoko duten lehenbizikoak, gaur, ostegunean, uztailaren 14an. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera ikuskizun horretaz gozatu ahal izango da Sarasate Pasealeku enblematikoan. Dantzaz gozatzeko aukera bikaina, dantza herrikoien koreografia tradizionalaren oinarrizko klabeak ikasiz, eta guztia maisu eta musikari profesionalek gidatuta, gozamenean eta dibertsioan oinarritutako giroan.
Jende guztiari taldeaz gozatzeko aukera eskainiko dioten hurrengo hitzorduak hil honen 15ean eta 16an izango dira Barakaldoko Herriko Plazan, arratsaldeko 20:00etan, Karmen Jaien barruan, eta Errenterian (Zumardia), arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ekimen horren bitartez, eta azken urteetan gertatu ohi den moduan, AIKO Taldeak bat egingo du Ereintza Dantza Taldeak, Erromeri Eguna dela eta, duela 15 urtetik antolatu dituen ekitaldiekin.
Ia astebeteko atsedenaldia izango dute uztailaren 22an Zarautzera joan aurretik. Bertan erromeria eskainiko dute Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkartearekin lankidetzan, arratsaldeko 20:00etan. Jardunaldien egitarauari amaiera emateko, Gernika bisitatuko dute uztailaren 30ean, Gernikako Euskal Museoaren 25. urteurrena dela eta, arratsaldeko 19:00etan, eta hurrengo egunean, 31n, Lemoa, 20:30ean, herriko jaietan.
Ostegunean, uztailaren 14an, Sanferminetatik igaro ondoren, 15ean eta 16an Barakaldo eta Errenteria bisitatuko dituzte, eta hilabete hau Zarautzen, Gernikan eta Lemoan eskainiko dituzten erromeriekin amaituko dute, 22an, 30ean eta 31n
Uztailaren 16an, larunbatean, AIKOk bat egingo du duela 15 urtetik Ereintza Dantza Taldeak Errenterian antolatzen duen Erromeri Eguneko ekitaldiekin
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus