Dantzan egitea musika entzuteko era bat da. Hau da nire lana eta dantza heziketa nik ulertzen dudan moduan ulertzeko ezinbesteko kontzeptua. Nire ikasleei entzutea eskatzen diet, mugituko diren mundua ezagutzea, era tradizionalean dantzatzean erritmoaren, melodiaren estimuloari erantzuten diogula ulertzea, etxe bat bere zimenduetan oinarritzen den bezala, beraiengan oinarritzen den unibertso bat dela, nahiz eta erritmoak bere zentzu hertsian (adierazkortasuna, interpretazioa...) baino haratago joan. Dantzariek musika ere egiten dugu, eta gure gorputza gure musika tresna da.
Nire ikasleei beraientzat dantzatzen ikastea eskatzen diet, dantza bizipen gisa ulertu dezatela, noizbehinka ikuskizun bihurtu daitekeena, bai, baina ezer baino lehen helburua beraiek dira. Beraien gozamena izango da ondo dantzatzen duten baloratzeko neurgailua, beraiek izango dira beraien oinarriak eta beraien mugak ezarriko dituztenak. Inoiz ez da ikasten bukatzen, zorionez.
Eta batez ere, barre egin behar dute, gozatu, desmitifikatitu, umorea ikaskuntzan integratu: gozatuz ikasi, dantzatuz gozatzeko.
Ezinbestekoa da, mundu tradizionalari dagokionez, estututa gauzkaten eskemak apurtzea gure denborarekin bat datozen errealitate berri aberatsagoak bilatzeko. Ikasleek “gure”, “betiko”, “hau honela da” bezalako esapideak ikasten dituzte, zeinak ados ez nagoen tradizioaren kontzeptu baten emaitza dira. Tradizioa niretzat ez da iraganeko gauza bat, orain gertatzen ari da eta bestela, ez da tradizioa, “revival”a da. Guk tradizioa dantzatzen eta abesten eta gure herri eta hirietan etengabe eratzen eta aldatzen doazen zenbait musika ulertzeko era helarazten egiten dugu. Kontzeptu dinamiko honetan eta Tradiziotik bizi naiz, sormena gauza natural eta ezin uko eginezkoa da, askatasuna ematen digu eta hazten laguntzen digu. Melodia bera dantzari, musikari, ingurune, sortutako kimikaren arabera ezberdin egiten du. Dantzak ez dira horrelakoak edo beste era horretakoak, dantzak horrela egin egiten ditugu, baina beste era batekoak ere izan litezke. Tradizioak etengabe sortzen du, eta dantzariok ere egiten dugu, arlo pertsonaletik hasita.
Eta bukatzeko, niretzako ezinbestekoak, musika eta dantza mundu hau egiten dudan bezalaxe ulertu arazi eta gozatu arazi didatenak, edozein kale eta plazatan dantzatzeaz eta jotzeaz gozatzen ikusi ditudan ezin konta ahala pertsona izengabeak dira, magiaz beteriko uneak sortuz hor izateaz edo une horren parte izateaz harro sentitu arazi didatenak.
Dantzatzeko jotzen ari den lagun batekin “elkarrizketan aritu”, irribarre batekin bakarrik bukatu litekeen bion artean une oso leun eta oso indartsu bat sortu. Hori niretzat ez dakit ezinbestekoa den, baina alde batera utzi nahi ez dudan zerbait da.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus