15-02-2018
DOTB: Arratsaldeko 18,00etatik aurrera ospatuko da

DURANGO.- Datorren otsailaren 18an `Torrijaldia 2018´ ospatuko da Durangon, AIKO Taldearen Aratusteetako erromeria tradizionala, dantzazaleek gehien itxaroten duten jardueretako bat.

Domeka honetan, otsailaren 18an, izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Jai horretan ohikoa denez, mozorroek ukitu berezia emango diote erromeriari, AIKOren dantzaldi egutegiko ezagunenetakoari. Ez dira faltako txokolatea eta “nazioarteko tostaden eta torrijen mundu mailako” dastaketa.

AIKO taldea, dantza tradizionala pasioz bizi duten musikariz eta dantza maisuz osatutako kolektiboa da, eta hamar urte baino gehiago daramatza dantzaren hedapenean lanean, mota guztietako jardueren bidez: interpretatuz, dantza eginez, irakatsiz, grabatuz, ikertuz.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus